Azpixan ikusiko dozuenak diz asteburo honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak Zaldupe udal futbol zelaxan. Aupa AURRERA tra ka tra!

Azpixan ikusiko dozuenak diz asteburo honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak Zaldupe udal futbol zelaxan. Aupa AURRERA tra ka tra!

Herriko talde eta eragilik eta Udalak ekintzaz betetako Gabon egitarau zabala antolatu dabe urtiai agur esateko eta urte barrixai ongi etorrixe emoteko. Danetatik eukikou, musika kontzertuk, dantzak, futbol emankizue, pallasuk, kale ibilbidi, erakusketi…Gozatu ekintzakin!



Urteko atzanengoko hitzaldixe eukikou datorren astelehenin (A-15) arratsaldeko 6:30xetan Kofrai Zaharrin Zientziaren giltzak elkartik antolatute. Hitzaldixan ixenburu ATOMOETATIK MATERIALETARA fisika kuantikun eskutik. Hizlari lez JON LAFUENTE BARTOLOME fisikarixe etorriko da. Urti amaitzeko zer hori plan hobi, hurreatu entzutea.

Abenduan 27xan Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko da Lea-Artibai eta Mutrikuko Kuadrillen arteko futbol txapelketi Zaldupe udal futbol zelaxan. Bertan parte hartzeko ixen emoteko epi Abenduan 10a ixango da ta baldintzak beheko kartelin ikusiko dozuez. Antolakuntzi AURRERA K.E. konture ixango da. Eta parte ez bazuze hartzea be ikusti gomendatzen dotzuau.

Pantailak Euskaraz elkartin ‘Urak eginen du bide” dokumentalan proiekziñoi eta hitzaldixe antolatu dau herrriko Berbalagunek abendun 9 rako, arratsaldeko 17:00etan Kofradi Zaharreko 2.solairun. Hizlari lez, IORITZ GONZALEZ LERTXUNDI etorriko da. Etorri eta gozatu entzun eta ikusiko dozunaz.

Abenduan 19 (baixaku) illuntzeko10etatik aurrea bi kontzertu eukikou Portuko Ranpin 18.urteurrena ospatzeko. Beti lez sarrerak aurretixaz ANAITASUNA tabernan 8 euron trukin eta bestelan bertan egunin takillan 10eurotan. Arin ez bazabize….ez nearrik ein gero!

Honek diz astebukaera honetan AURRERA futbol talde desberdiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan. Partido guztik zapatun ixango diz (A-6) eta ordutegixak kartelin ikusiko dozuenak diz. Aupa AURRERA tra ka tra!

Gabonetako urteroko hitzordu de Egia-Iriondo memoriala. Aurten, abendun 13an (zapatu) eingo da Berritxutik Ondarruko Alde Zaharrearte etxen dan karreri. Ondarroako Udalak antolatu dau aurten be lasterketi, Ondarroako Atletismo Taldin laguntziaz. Lasterketa nausixe 12:00xetan hasiko da Berritxun eta berta juteko autobusak eongo diz, 11:20xin eta 11:40tan Astilleruko geltokitxik. Parte hartzalle guztik ixena emon birdabe dortsala jasoteko eta ixenak Turismo bulegun emon bihir diz. Entrenaten hasitxe zaze?

Ondarruko XXI. komiki jardunaldixan barrun,Komiki eta marrazki erakusketi eukikou herrixan. Azaroak 28txik Abendun 8rarte egongo da zabalik Udal erakusketa aretun “Marrazkixak ere irakurtzen direnean”erakusketi beran egillli Ondarrutar marrazkilaxe, AITOR URKIOLA “BRONTXE”.

Horretaz gain Abenduan 3an (asteazkena) irratsaio berezixe eingo dabe Azken Mohikanoak irratsaiun Radixu irratixan (105,5 fm). Ta zelan ez Globito berezixe be ata dabe.Gozatu!

Urteroku bihurtu de ekimen hau musikerun egun ingurun (Santa Zezili). Illuntzeko 8retan hasiko da eta bertan parte hartuko daben taldik honek ixango diz: Ondarruko txistulai taldi, Unanue Kamara korala, Unanue udal musika eskolako Orkestra eta Kantaize abesbatza. Belarrixetan doinu gozuk sartuko gazkulako ezin zeinke galdu aukera hau!
