DANON ONDARRU Sentsibilizaziñoin kanpañin barrun mendi irteeri antolatu dabe datorren domekako (Maiatzak 18). KARENKA elkartik antolatute ta AURRERA MENDI taldik lagundute. Bi hitzordu ipini dabe, lelengo goxeko 9xetan JOELETTEn ikastaru hartzeko (mendiko gurpil aulkixe zelan mobiu birdan) eta gero 9:30xetan Itsasaurretik urten da Tontorramendiruntz mendi buelti.
Bixar arratsaldeko 6:30tan eongo da hitzaldixe kofradia Zaharrin, FLYSCHe gaxaz. Hizlari lez ASIER HILARIO ORUS geologu egongo da. Euskal kostaldeko altxor geoligiku etxe ondun dakau eta berataz oso gitxi dakiau. Esaerik diño urrutiko intxaurrak…eta muztur aurrin dakauenaz ez gaz konturatzen. Hitzaldire junaz gauza askoaz enterako gaz, etorri. Beti lez, Zientziaren giltzak elkartik antolatute.
Ez gaz aspertuko Maxatzin tzir Zientzia inguruko gauzak entzun eta ikusten. Egitarau itzala prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk hille osurako behian ikusiko dozuen latxeik. Hitzaldixak, dokumentalak, bertsuk, pintxuk, txanguk….esan gero aspertute zazela ta marasmai beatzen pasaten dozule denpori.
“IRUDIMENAREKIN JOLASEAN” deitzutza egillik erakusketiai. Corrado Masacci artistik bere azkan txotxongilo erakusketi antolatu dau eta Ondarrun egongo da ikusgai udal erakusketa aretun, maiatzan 2tik ekainan 1ea. Ezin zeinke galdu azken aldiz Masaccin txotxongilun fantasiazko mundun murgiltzeko aukeri!
Gaur, Zapatu (Apirilak 12) eguerdiko 11:30etik aurrea XVII. Ondarruko barra eta dantza kalin saiuk eskainiko dabe Dantzarteko dantzaxak. Hondartzako zubixan bueltan eta Alamedan ixango diz emanaldixak.
BOGA mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar herri Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteeri de. Berau, Apirilaren 27xan ixango da eta hiru ibilbide desberdin eukikotxu adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu dezan.
Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi direla esango geunke. Lelengoku, hurbiltzen diren mendigoizale guztik Ondarruko inguruko paisaiak eta toki berezixak ikusti eta ezagutzi mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.
Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dotzuau egun pasa egin nahi dozuen familixa guztiai eta mendixan denbora bat igaro nahi duen danai.
Sareartin ekimenan barrun etxen dizen kontzertutan Portuko Ranpan, Apirilan 5eako (zapatu) bi talde potente eukikouz, IZAKI GARDENAK eta KEIA taldikin gabeko 10etatik aurrea. Berta juteko sarrerak aurretixaz hartu zeinke ANAITASUNA tabernan edo KURIKE dendan 10 euron trukin edo takilla bertan 12txan. Ez laga bixarko, Badakixue atzana popa ustel!