
Aisialdixe
Beikozinin azaroko kultur agenda

Urriak 25 (baixaku) MIREN AMURIZA geuaz Kofrai zaharrin
Liburuen amuak ekimenan barrun urriak 25 (baixaku) MIREN AMURIZA eukikou geuaz beran liburu barrixan (BASA) nundik norakuk komentateko. Gonbidapena zabala da. Hurreatu!

Urriak 20 (zapatu) VI. TXAPEL EGUNE ONDARRUn
VI. TXAPEL eguneko antolatzallik ohar bat bixalduzku:
Eguraldi txarra aurreikusten dala ta hamen bixaltzen dotzuau egongo dizen aldaketa txiki batzuk. Begiratu kartelak.



Urriak 19 (zapatu) II. TXAPEL Ibilbidi
Alameda-Galdona-Mutriku-Galdona-Alameda ixango da II. Txapel ibilbideko irteeri. Hori bai, burun TXAPELA erun birde bai ala bai. Amatxu Alamedan eingo da eta hamaiketaku etxeko dana prest eongo da bertan. Jantzi zapatillak hartu makilli eta txapela burun.

[JABEKUNTZA ESKOLA: IKASTARU] EMAKUME ITALIARRAN LITERATURI

Ainhoa Aldazabal Gallastegin gidaritzapin, literaturaz gozatzeko, idazle barrixak ezautzeko eta ezagunak berrezagutzeko aukeri eukikou. Emakume italiarrek idatzitxako liburuk hizpide hartute, literatur kritika feministin tresnak baliatuz.
Erdi arotik emakume italiarrek emakumin egoera soziala salatu dabe alde batetik. Bestetik emakumin egunerokotasunai buruzko ikuspegi femenino eta feministi aldarrikatzen dabe euran literaturan.
(Urria-Azaroa) Erakusketi Etxelilan: KALE FEMINISMOA

EGILLI: “Feminismoa fokuratzen” Marieneako Proiektu Kolektiboen Taldea
“Kale feminismoa” erakusketak ikusarazi nahi dau auzo eta kalik erakusten ez doskune: emakumiok estereotipo faltsuz jositxe gazela irudikatuk edo, zuzenin, ez gazela.
Egutegixe: Urria – azaroa bitxartin
Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila
Urriak 10 (eguena) Mollan kontzertu. ITALItxik errestentzixa kantuk
BOBBIO FABRIZIO BIF & CELESTE RUA eukikouz ongo eguenin Mollan illuntzeko 8 etatik aurrea. Borroka kantuk eskeiniko dabe. Azpixan dakazue eurak abesten daben doinuk. Alde zaharreko tabernaxak antolatu dabe emanaldixe.

Urriak 10 (eguena) ARINGAINGANen aurkezpena Etxelilan
Ondarroako Udalak antolatzen daben Jabekuntza Eskolen barrun Aringaingan taldi ipiniko dau martxan laster. Aurkezpena eguenin (urriak 10) egingo dabe 19:00etan Etxelilan; Arantza Burgoa Agirregomezkorta ixango da dinamizatzaili.

Urriak 19 (zapatu) VI. TXAPEL egune
TXAPELA BURUN ETA IBILI ONDARRUN lemapin antolatu dabe aurtengo VI. txapel egune Ondarrun ZUBI-ZAHAR herri ikastolako partaidik. Jaixin parte hartzeko baldintza bakarra: TXAPELA BURUN eruti eta parrandako gogu, beste guzti antolatzallin konture eidu diñozku antolaketakuk. Musiki, jana, jolasak, mendi ibilbidi…egun zorzgarrixe ixateko lez. Hasi motorrak berotzen!
