Hizlarixe: Carmen Mendez San Sebastian
Egune: Abenduak 5, eguena. Ordu: 17:00 – 19:00. Leku: Etxelila. Antolatzalli: Boga-Boga Elkartea

Hizlarixe: Carmen Mendez San Sebastian
Egune: Abenduak 5, eguena. Ordu: 17:00 – 19:00. Leku: Etxelila. Antolatzalli: Boga-Boga Elkartea

Ondarrutar ugari batzen gaz urtero AMAIUR K.E. Markiñan antolatzen daben bertso emanaldixan eta aurten be ez dou hutsik eingo. Puntako bertsolaxak ekarten dotxue ta gure belarrixantzako gozamena ixaten da eurak entzuti. Azpixan dakazue aurten oholtza gañea altzako dizen bertsolaxan ixenak.


Euskerean Eupadea Lea-Artibaiko gaztetxun arteko taldekako lehiaketi de eta domeka honetan (abenduak 1) Ondarruko Beikozini aretun jokatuko da lehiaketin finala, 18:00etan. Eskualdeko zazpi taldek hartuko dabe parte finalin. HerriBixik antolatu dau bigarren urtez lehiaketi, eta aurten, finalan antolaketan Ondarroako Udala dauke laguntzaile.

Honek diz Aurrerako talde desberdiñak asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Mezo hau jaso dou herriko mendizalin partetik.
Aupa herrikide:
Ondarrutar gazte talde bat ga, mendiko lasterketa eta martxetan ibiltxen gazenak. Onarte bakotxe beran kamisetiaz ibili ixan da eta gexenok Aurrera M.T-n federata gazenez kamiseta bat atati erabaki dou mendi taldiaz elkarlanin, datorren urtea beire talde nortasun bat agertzeko. Kamiseta manga motzak eta tirantedunak atako douz. Bakotxe 25€ ixangora. Danontzako, federauk eta ez federauk. Kamisetak aprobateko Aurrera Mendi Taldeko lokalin eongoa datorren astin, eguenin hilak 28, 20:00tatik aurrea eta zapatun hilak 30 gaztetxin 12:30xetatik 14:00xeta.

Portuko Ranpik 12 urte beteten dotxu eta hau ospatzeko kontzertu antolatu dabe bertan. EZBAIAN eta GATZ taldik ixango diz bertan ta sarrerak betiko tokixan dakazuez saltzen, espabila bestelan… popa ustel.

ANE MURUETA-GOIENA LARRAÑAGAn (ikertzalle kliniku) ahotik etorriko da ongo hilleko hitzaldixe. Arratsaldeko 6:30 xetan da hitzordu ta ezin dabenak bertan egon Periscopetik ikus-entzuteko aukeri eukiko dau. Antolatzallik betiko lez, ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTI ixango da. Anima eta hurreatu berta.

Honek diz Aurrerako talde desberdiñak asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Ongoxe baixakun (A-22) Txalaparta tabernan (mutrikun) eongo diz herriko bi abeslaxak.
