RADIXU irratixak aurtengo urteko programaziñoi aurkeztu dau. 105.5 FM edo http://www.radixu.info entzuteko aukeri dakau Ondarruko herritxarrok. Entzun!

RADIXU irratixak aurtengo urteko programaziñoi aurkeztu dau. 105.5 FM edo http://www.radixu.info entzuteko aukeri dakau Ondarruko herritxarrok. Entzun!

Honek diz asteburu hontan AURRERAko taldik jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak


Ongo domekako mendi buelti antolatu dabe AURRERA MENDI TALDEkuk. Bizkai aldin ibiliko diz ongun herriko mendigoizalik ta 319mt ko mendixe altzako dabe, La Arena-MONTAÑO-Serantes ko ibilbidi einde. Jun nahi dabenak ANAITASUNA tabernan emon bihir dabe ixena ta azkan egune hillan 9 (eguena) ixango da.


Jakiñe da emakumeoi* espazixo publiku ukatu ixan gazkule eta, gaur egun be, oholtzak ez dizela ondioik espazixo seguru bilakatu guretzat. 2018. urtin estatu mailan ospatutako musika jaialdxietako datuk diñue emakumion* oholtza gañin egoti ez dala %20re alla. Formakuntza honen bitxartez, gaur egungo euskal musika eszeniai buruzko analisi kritiko bat eingo da, genero ikuspegixe ardatz hartute. Hausnarketaz gain, emakumeak* instrumentuk hartu eta espazixo publikoa bideratzi ixango da helburu.
Ixen emoti: Udal Diru Bilketa bulegun (goxez) eta Etxelilan (martitzenetik baixakure arratsaldez).
Azken urtitan latxeik aurten be Ondarruko Udalak Errege Eguneko bertso saiu antolatu dau Beikozinin. Astelehenin (urtarrilak 6) 12:30 etan hasiko da bertso saiu. Aurten oholtza altzako dizenak Igor Elortza Aranoa, Nerea Ibarzabal Salegi, Julio Soto Ezkurdia eta Oihana Iguaran Barandiaran ixango diz. Gai jartzaile lanetan Iñaki Lersundi Arrizabalaga ibiliko da.

AURRERA MENDI TALDEkuk urtiai amaieri emoteko mendi irteeri antolatu dabe KALAMENDIre. Hitzordu ipini dabe goxeko 9 xetan Alamedan ta ohitxuri dan latxeik txanpan botillaik ez da faltako mendi puntan. Anima ta jantzi mendiko botak (basiai aurrea etxeko).

NOYA tabernan ta ZURRUMURRU liburu dendan eongo diz sarrerak saltzen aurretixaz 5 euron trukin.

Hamen dator beste behin be urteko azkanengoko egunin herriko mendi bizikleteruk ospatzen daben KKTZAN (Ondarruko montanbaikerun jaxe). Aurten jodiute eukiko dabe mendi ibilbidi ze atzanengoko egunetan eindaben haxik mendiko arbola erdixak lurrea botatxule esasku batek baño gexak (je je), ia on zer asmaten daben antolatzallik.

Honek diz 2019ko gabonetako TXIRRIMORRASKIn otzarako zenbaki irabazlik:
1.Sarixe: 1561
1. Ordezko sarixe: 3417
2. Sarixe: 1588
2. Ordezko sarixe: 5282
ta azpiko argazkixin ikusten dan lez gauza guztik eruteko karro ederra ekarribiko dabe irabazlik. Bestioi, ia datorren urtin suerte hobiai dakazuen.

