
Uztailak 24 tik Abuztuak 2 re Ondarruko liburo eta disko azoki


3tik 5 urte bitxarteko umintzako Zubi Zahar ikastolik antolatute eukan PLAZAGAIN LUDOTEKI bertan behera gelditxu dala jakinarazi dabe antolatzailik.

Urtero urtero txikixenak erramo mundun sartzeko eta ikasteko aukeri luzatzen daben arraun eskoli be bertan behera gelditxu dela jakinarazi dabe arraun elkartetik.

Itxas zeharkaldixe, Artibai errekin jeitsieri eta Geoparkeko labarrak ikusteko aukeri eukikou ongo asteburun, etxin gelditxuko zaz? Espabila ta entera azpixan agertzen dizen tokixetan ekintzetan parte hartzeko.



Idatzi hau jaso daou:


Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe eongo da bixar astelehena (ekainak 8) arratsaldeko 6:30 tan, bañe aldakuntza nabarmen bateaz, on line bakarrik entzuteko aukeri eukiko douelako. Hizlaxe ROSA ERRAZKIN ARRAZAU Kimikarixe ixango da eta gaxe ELHUYAR ANAIAK, WOLFRAMA eta ESPIOITZA.


Mezo hau jaso dou:
Udako planak antolatzen hasi zaze? KOASTAko lan taldi buru belarri da lanin uda honetan zerbitzurik onena eskaini eta segurtasun neurri guztixak bermatzeko. Aste honetan hondartzen erabilleri erregulatziaz batea jakiñarazi dosku gure zerbitzuk hondartzatik emoteko aukeri eukiko douela. Beraz, UR KIROL UDALEKUK aurrea duz aurten be! Dakixuen latxeik, COVID 19 dala ta, kutsadurak saihesteko segurtasun protokoluk egokitu behar ixan dou gure zerbitzu guztixeta, batxe UR KIROL UDALEKUTAn etxen douen jarduereta. Neurri hauei jarratxuaz, ERRESERBA prozesu eta guraso baimenak siñatzik, besteak beste, modu telematikun eingo douz (www.koasta.eus).

Gauzak guztik dauke bixitxa bat, hasieri eta amaieri. Illuntzeko 8 retan kanta ta gero UHINEN TXERTOAn azkan irratsaxu eukikou gaur! Asike baakixue, aprobetxa azkan aukeri eta deitxu RADIXUre!!! Gaur be kriston otzari zozketatuko dabe!! RADIXUko telefonun zenbakixe 946134007. Anima!

