Gaur, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea… AZKEN MOHIKANOAK irratsaiu, RADIXU Irratian…Ondarruko Gaztetxi-k 13+18 URTEURRENA ospatzeko kontzertuk antolatu dau. GATZ taldeko SEBER eta DOE taldeko ANAITZ elkarrizketatukouz. Eta JON IÑAKI LAKA USKOLA “TRONTXO”-n “Margo eztandak” erakusketiatxik berba eingou.Entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info
Ekainan 21 etik uztailak 30 ea antolatu dabe 2021 eko PLAZAGAIN LUDOTEKI, HH3, 4 eta 5 urtekuntzako goxeko 10 etatik 13:30 ta. Ixen emotik Zubi-Zahar herri ikastolan eta behian agertzen dan telefono zenbakixan. Zehaztapen gexa Ekainak 18 an (baixaku) arratsaldeko 6:30 tan eingo dan batzarrin BIXIKAN eko lokalin.
Uztailan eta Abuztun (martitzenetan, eguenetan eta zapato goxitan) eingo dizen Udalekuk diz eta edozeinek parte hartu leike, beti be 8 urtetik goruzkuk. Animako baziñake, azpixan dan korreo elektonikure idatzi edo ta behian agertzen dan telefono zenbakire deitzi baño ez dakazue.
Zurrumurruk ebizen herrixan gai horren ingurun ta gaur eindabe publiko erabakixe ZAPATO AZULE antolatzen daben taldik. Holatxeik hasi dabe idatzixe: Penaz beteta bañe…Aurten be ezta ixe! Laster ikusikou alkar kalitan. Animo!
Hasiera baten saio bat eitxi pentsa ben antolatzallik bañe ikusirik di da baten saldu zile sarrera guztik, bigarren saio bat etxi pentsa dabe. Turismo bulegun daz salgai 3 eurotan, arin ibili. Amaitzeko esan ZETA zine klub taldik antolatu dabela emanaldi honek.
Aurtengo Udaleko Ibiltarixan aurkezpena egongo da gurasuntzako Apirilak 21, eguaztena, Kofrai Zaharrin. Bi aurkezpen egongo diz, alde batetik, txikixan (2007-2010 urte bitxartekuk) udalekun aurkezpena arratsaldeko 17:00tan. Bestetik, nausixan (2005-2006 urte bitxartekuk) aurkezpena arratsaldeko 18:00tan ixango da. Informaziñoi gexa, azpixan agertzen dizen telefono zenbakixetan edota posta elektronikun.
Udalekutan apunta nahi ezkeo, hiru aukera egongo diz. Ikastetxitan banatutako inskripziñoi orrixan bidez, online bidez edota gurasuntzako aurkezpenin banatuko dizen inskripziñoi orrixan bidez.
Online bidez apuntateko link-ak ondorengo honek diz:
ZETA zineklub taldik antolatutako pelikuli ikusteko aukeri eukikou ongo domekan arratsaldeko 6 retan Beikozinin euro biren trukin. 2015 in eindako pelikuli de PIKADERO, Ben Sharrockek zuzendutaku eta aktore lez Barbara Goenaga, Joseba Usabiaga, Zorion Eguileor, Itziar Lazkano, Lander Otaola… Zinezalintzako aukera paregabi.