Opor egunai Agur!

Atzanetan gabiz danok be oporrakin. Gu sakabanatute gabiz ongo egunetan, batzuk Caceres aldin gabiz, behian ikusiko dozuen latxeik, bestik Benidorm aldin, Landetan be ontzurarte ibili dizenak be badaz eta herrixan gelditxu dizenak,noski, bañe Iraile ate joka dator da bakotxe bere lan postuta hurreatzeko ordu allako gasku laster baten. Inddarrak barriztute gatoz TURRUNE etxen douenok, ia 2021-2022 kurtsu iezku baño hobi dan, animo danoi!

Moraleja (Caceres)

AURRERA K.E. motorrak berotzen 2021-2022 denboraldirako

Kurtso hasiera potenti nahi dotze emon AURRERA K.E. taldeko lagunak. Zapato goxin (abuztuak 14) AURRERAko mateixala ipiniko dabe salgai Alamedan: kamisetak, poluk, banderak, biserak… Arratsaldin Zaldupen be eongo diz eskuragarri.

Ta arratsaldin Zaldupe udal futbol zelaxan XLIII. Andra mari sarixe jokatuko dabe AURRERA KE eta MUTRIKU FT taldik arratsaldeko 5,30 tan. Guk argi dakau, AUPA AURRERA TRA KA TRA!

Ohar hau pasa dau AURRERA futbol taldikk : Publikuaz jokatzen jarraitu nahi badou, garrantzitsu ixango da arau guztixak beteti.

PINTXA-PINTXAko emaitzi, Izugarrixe!

ARTELAN taldik estreinako Pintxa-Pintxa Andramaixak antolatu ban atzo Alamedan umin jaixetako egune ixan bir zala akordauaz. Iluntzeko 8 retan, 69 artelan zoragarri eukezen eseitxe sarin. Kukañi, paillazuk, ostadarrak, frontoi, burohandixak, Leokadi, atune ojaelin, estropadak, hondartzi, atxak, su artifizialak… ikusi re herriko txikixenak be jaizalik dizela! Mille mille esker artista guztiai Artelanekun partez! Hurrengun gehixa!

2021eko KULTUR UHERIko egitarau

Hamen dakazue aurtengo KULTUR UHERIk eskeintzen doskun egitarau, uztailan 30etik abuztun 29re Ondarrun. Ondarruk Covid-19ak eragindako pandemixa egokitutako kultur eskaintzi dakar aurtengo udan, Udalan eta herriko taldin eskutik. Edade guztixentzako pentsatako ekitaldixak ixango diz, abeslaxak, dantzaxak, pallazuk, bertsolaxak, kirol emanaldixak….gero baten batek esateko herrixan ez dala ixe egoten.

*Sarrerak uztailan 24tik (zapatu) aurrea salgai: Turismo Bulegun: 10:30etik 14:30eta eta 16:30etatik 20:30eta, egunero.