Ongo domekan beste pelikula bat ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko bigarren solairun arratsaldeko 6 retan Z zineklub taldik antolatutaku.

Ongo domekan beste pelikula bat ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko bigarren solairun arratsaldeko 6 retan Z zineklub taldik antolatutaku.

Beste hitzaldi interesgarri bat eukikou ongo astelehenin aarratsaldeko 6:30 xetatik aurrea Beikozinin Zientziaren giltzak elkartin eskutik. Jolasa, denborapasa… ero zeoze gexa, hori aztertuko dau MARIA MERINO MAESTRE matematikaxak. Badakixue berta ezin bazaze hurreatu badala youtubetik ikusteko aukeri: htp//zientziarengiltzak.org helbidin. Oso gai interesgarrixe, hurreatu entzutea!

Honek diz asteburu honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak

Eztaz geldik egoteko Portuko Ranpako lagunak. Apirilak 1 (baixakun) RODEO ta EZPALAK taldik entzuteko aukeri eukikou. Sarrerak aldez aurretik Noya tabernan eta Zurrumurru liburu dendan eukikozue saltzen 7 euron trukin.

Zuzenin gozateko aukeri eukikou Beikozinin martxoan 20an arratsaldeko 20:0etan. HILAK. Album honeaz bueltan dator KEROBIA. Zortzi abestin bidez taldik etorkizun baten bille lurretik urten ben misioetako tripulatzailin istorixi kontaten dau. Kerobia estiloko lana ehuneko ehunin, inor axolagabe utzi nahi ez dabena, letran gordintasunagatik edo samurtasunagatik dala ta, beran musikin soinu urratzaili edo harmonikoengatik dala ta. Disko bat, edozein plataformatako serie bat ixan daitekena.

Datorren astelehenin Beikozinin beste hitzaldi interesgarri bat eukikou JERONIMO LOPEZ MARTINEZ geologun ahotik. Gaxe, aldaketa klimatikun eragiñak izoztutako inguruetan. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala eta bertaratu ezin bazaze beste aukera bat dakazuela youtuben bittartez ikusteko. Beti lez, gogoratu antolatzalli Zientziaren giltzak elkarti dala.

Udalbiltzan “Geureik Sortuak” proiektun parte hartu dau Ondarruko udalak eta bide horretatik dator herrire Metrokoadroka sormen laborategixan “BIDAIDE” antzezlana.
Antzezlana 14 urtetik gorakuntzako ixango da. Sarrerak zozketa bidez ahalko diz lortu eta horretako Turismo bulegun emon bidiz ixenak hillan 12-13 edo 15 in. Martxoak 16 xin jakiñaraziko dabe irabazlin ixenak. Zubi-Zahar herri ikastolako aretun ixango da emanaldixe eta arratsaldeko 7:45 etatik aurrea iraiko diz atik berta sartzeko. Gozatu antzerkixaz!

Honek diz asteburo honetan AURRERA K.E. talde desberdiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Ongo domekan ( M-13) dokumental interesgarri bat ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharrin 2. solairun arratsaldeko seiretan Z zinezalik taldik antolatute. 87 minutuko iraupenaz, erderaz eta Euskal herrixan eindaku 2021. urtin. Arratsalde pasa etxeko aukera ederra, ziniaz gozatute.

Egutegixe: Martxoak 12 eta 26 (zapatuk) Ordutegixe:13:13:30 Leku: Etxelilan Antolatzaili: Ondarruko Andrabanda Feministi / Laguntzailik: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
Ixena emoteko: etxelila@ondarroa.eus / 946134008 Martitzenetik baixakure 16:30-20:30
