Kantaize orfeoik 25 urte betetzen dotxu eta hori ospatzeko kontzertu bat antolatu dabe Andra Mari elixan ekainan 18an, zapatu, 20:00etan. Euge Bidegain, Unanue Kamara Korala eta beste musikari batzuk eukiko dotxue lagun.

Kantaize orfeoik 25 urte betetzen dotxu eta hori ospatzeko kontzertu bat antolatu dabe Andra Mari elixan ekainan 18an, zapatu, 20:00etan. Euge Bidegain, Unanue Kamara Korala eta beste musikari batzuk eukiko dotxue lagun.

JUDO gustoku badozu aukera hau ez galdu ongo zapatun (E-4) arratsaldeko 3:30 tatik aurrea. Pre-benjamiñak, Benjamiñak eta Alebiñak parte hartuko dabe.

Ongo zapatun (E-4) kontzertu eukikou Jai Braian tabernan, illuntzeko 8 retatik aurrea. Hurreatu!

Domeka honetan Aurrerak antolatutako hiru Mendeurren Txapelketetako lehenengoku jokatuko da Zaldupe udal futbol zelaxan, 2011ko Alebinei dagokiena. Aupa AURRERA tra ka tra!

Udalbiltzan “Geuretik sortua” proiektun parte hartu dau Ondarruko udalak eta bide horretik dator OIER ZUÑIGAn ERESIA antzezlana herrire. Kofrai Zaharreko 2. solairun arratsaldeko 7 retan hasiko da eta berta juteko sarrerak Turismo bulegun eongo diz, debalde, beti be 14 urtetik gorakuntzako. Antolatzallik, Udalbiltza eta Ondarruko udala.

Ongo astelehenin Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe eukikou Beikozinin arratsaldeko 6:30 tan hasiko dana. Hiru emakumen ahotsetatik entzungou hitzaldixe, AMANDA SIERRA SAAVEDRA, MAR MARQUEZ ROPERO eta MARTA PEREIRA IGLESIAS hirurak neurologak. Zientzixi gustoku badozu ezin dozu galdu Zientzia giltzak elkartik emotezkun aukera hau, hurreatu entzutea!

Honek diz AURRERAko talde desbardiñak astebukaera honetan jokatuko dotxuen (egun eta ordutegixak) partiduk Zaldupe futbol zelaxan.

Musika eskolatik albiste hau zabaltzeko eskatuzku:
Musiki gogoku badozu eta instrumentoren bat ikasten hasi nahibazu, ontxe dakazu aukeri, emon ixena Unanue musika eskolan, epi zabaldute dalako Maiatzak 16 txik ekainan 10ea. Edozein zalantza euki ezkeo hurreatu berta, gustoa hartuko zatxue eta.

Albiste ona jaso dou gaur, geldialdi luze baten ondoren martxan hasi de osteabe AURRERA TXIRRINDU ESKOLI. Gustoku bazue bizikleti eta 2008 eta 2015 artin jaxotakuk bazaze ez galdu aukeraik, behian agertzen dan telefonure deitxu lelengotik.

Ondarroa BHI-k Zientzia eta Teknologiako 2. ediziñoi antolatu dau. Bi arlo hauetako ikaslin griñe sustateko helburu dauken ekimen honetako ekintza ezberdinak, herritar guztiai zabaldute eongo diz.
