TURRUNEko lagunak oporretan mundun tzir!

Udi aurrea du ta TURRUNEko irakurlik oporretan han hemenka dabizela sumaten dou. Atacamako (Txile) basamortutik bixalduzku behian ikusiko dozuen lelengoko argazkixe, toki politxe bañe lehorra eta bero ikaragarrixe egunez, definiziñoi erabili dau argazkixe bixalduzkunak.

Beste hau Pirineutako mendixetan atataku de, etxetik hurrin, politxe bañe beru hamen be. Domekan hamen eongo eidi olatuaz bat etxen, esan dosku.

Zuek segi argazkixak bixaltzen, guk gustoa argitaratukouz eta.

MARABILLI FESTIBALAN 6. ediziñoin aurkezpena Uztailak 18xan (martizena) Beikozinin!

MANUELISTAK kultur elkartik mezu hau zabaltzeko eskatu dosku:

2023ko urrixan 6xan eta 7xan, MARABILLI FESTIBALAN 6. ediziñoi ospatuko dou ONDARRUN. Horren barri emoteko, datorren martitzenin, uztailak 18, AURKEZPENA eingo dou 11:30 etan Ondarruko Beikozinin

MARABILLI 6ren AURKEZPENA Pandemixik eragindako etenaldixe eta gero badator osteabe Marabilli Festibala Ondarrure. Marabilli festibalak sormenin jartzen dau arreti, sormenan fase desberdinetan. Ez da bakarrik amatxutako lana erakusti, prozesuaz be berba etxen da. Horrek etxen dau berezxei jaialdi hau, sortzailik euran kezkak, zalantzak, pozak partekatzen dituzte berta datozenakin. Eta gero, jakiñe, emaitzan gozamena da: hitzaldixak, kontzertuk, zini, antzerkixe… 

Marabilli ez da jaialdi profesionala, irabazi asmoik gabeku baño. Antolatzen douenok herriaxn eta kulturin alde lan etxn dou, gure helburu espiritu kritiku sortzi de.
Marabillik Ondarruko herrixaz lotura estu dauke. Ez diz soilik famako diren sortzailik gonbidatzen (horrek be bai), herritarren leku dauke haien sormena landu eta azaltzeko eta herriko elkarte, kolektibo eta banako guztixak gonbidatzen dou horreta, euran arti libreki eta irudimenez azal dezatela. 

Aurtengo Marabilli ixango da Festibal formatun eingo dan azkana. Euskerik eta emakumik eukiko dabe presentzixa nausixe, eta Queer munduai be keinu bat einde.
Sei ediziñoi hauetan nazioartin eta Euskal Herrixan puntako dizen egilik ekarri douz Ondarrure (zerrendi ikusgarrixe da) eta herrixak magixaz erantzun dau. Etorkizunin ekintzak ez diz mugatuko asteburu batea, denboran barreiatute jungo diz.
Aurkezpenin aurtengo programi aurkeztuko dou.

Gure ahalegin guztik egingo dou azkan Marabilli Festibal hau berezixe eta partehartzaili ixan dadin. Mundu barri bat (eta politxe) daruauelako bixotzin, gora Marabilli!

Ekainak 8 tik 16 re Ondarruko kirol artxibun hazixan erakusketi!

Kirolan ingurun herrixan baten batek azterketa sakona ein badau IÑAKI BEITIA ixan da, ta eindako lanan emaitze, udal erakusketa aretun zabalduko daben erakusketi ixango da. Ondarroako kirolaren leihoa jarraitzen dabenak jakiñin daz, arraune ixan, futbola, saski baloi, aringaingi, mendi lasterketak…beti albun dabillela, albistik jasotzen, argazkixak ataten, kirolan memoixi lantzen. Merezi dau berak eindako biharra ezautzi. Azpixan dakazue erakusketako ordutegixak, emon bueltatxo bat!

Uztailak 1, DINAMARTXI 2023!

Aurkeztu dabe aurtengo DINAMARTXI (Uztailak 1) ta jenti bizikletak armaxutik ataten hasi de daneako. Urtin tzir nun danik be ez dakixenak ta on Marino Lejarretan kamiseti jantzixe ikusten douz, beste batek bizikleta elektrikun ei dule bera be esan dosku, bizikleteroz de postal deitzen dotzau guk.

Bueno, aurtengo DINAMARTXA juteko baldintzak azpixan dakazue, nun eta noiz emon ixenak, zemat ordaindu birdan, noiz sartu birdizen bizikletak kamioin….

Mendizalin atalin be aholkuk emon dotxue, LAGUNTZALLIN BEHARRA premiñazku de, bolondresak birdiz! mendi martxi aurrea eruteko.

Antolatzallik gogoratu dabe, DINAMARTXI EZ DALA KARRERA BAT, bai mendiz bai bizikletaz danak osoik alla birdizela herrire, lagun arteko erronka bat baño ez dalako. Ta atzanengoko aholku, entrena baik, ETXIN geatu! bestiok GOZATU!

AMAIA AULESTIA eta JABIER R. “URRUTXE” abeslaxai, omenaldi kontzertu ekainak 10 in!

Ondarru beti ixan da abeslai onan sorleku eta AMAIA eta URRUTXE diz adibideik argixena. Ata daben kartelak esaten daben latxeik: Euskal kulturgintzan sutsuki aritutako bi abeskariren ibilbidea, ekarpena eta ekina omenduz, esker ona emoteko omenaldi kontzertu antolatu dabe Andra Mari elixan ekainak 10 eako (zapatu) arratsaldeko 7 retatik aurrea, KANTUZ ARI…BIZI KANTARI lelopin. Kantaize abesbatza, Unanue kamara korala, Kresala kultur elkarti, bakarlariak orkestra ixango diz parte hartuko daben taldik. Hurreatu zeu be babesa emotea entzule lez, gu han eongo gaz!