Hamen da 6. MARABILLI, aprobetxa eta gozatu asteburu potente hau!

MANUELISTAN oharra:

Ondarroako Marabilli sormen festibalak agur esango dotza bere ibilbidiai ongoxe asteburun, eguenin hasi (urriak 5) eta domeka arte (urriak 8) ixen handixak hurreatuko diz Ondarrure, besteak beste, Belako, Joseba Sarrionandia, Esti Urresola, Fermin Muguruza, Tapia eta Leturia, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Arantza Santesteban… Bañe herriko jendik be parte hartuko dau, herriko rock taldik, musika eskolako gaztik, Barnetegikuk, Kresala Musika bandi, Aurrera futbol taldi, Arraun taldi, herriko artisau eta antzerkigilik. Ixan be, jaialdi askotariko, parte-hartzaile eta kritiku ixan da beti Marabilli.

Aitzol Aramaio zinegilin hutsunik sortu ban Marabilli eta 2012an ixan zan lehen ediziñoi. Hauxe ixango da seigarrena. Aitzolen lagunak martxan jarritako egitasmo de, irabazi-asmoik gabeku, diziplina anitza eta sormen prozesuai garrantzia handixe ematen dotzana. Aurtengun, emakumiai eta Queer munduai arreta berezixe eskaini nahi izan gako. Marabillik jaialdi ixatiai lagako dotza bañe ekintza puntualak egiten jarraituko dabe antolatzailik.

Gero arte bat, beraz.

Hamen dakazue besteak beste ikusiko dozuen hainbat ekitaldi, ondo pasa eta gozatu!

Liburuen Amuak 2023-24

Irakurti gustoku badozu zeatxik ez zaz animaten ekimen honeta? Oso erreza da bertan parte hartzi, antolatzallik bost liburu aukeratzen dotxu, norberak irakurri eta tokaten dan hilleko azkan zapatun danon artin komentaten dabe bakotxai zer eritxi gakon. JOXE MARI URTEAGAk zuzentzetxu billerak Udal liburutegixan goxeko 10 etatik eguerdiko 12 xeta. Halan da guzti, lelengoko irakurketi Kofrai Zaharrin ixango da eta berta GLORIA liburun egilli etorriko da, NEREA IBARZABAL. Giro ona egoten dala baieztatzen dotzuau, anima eta hartu parte!

Irailak 29 (baixaku) TXIRRIMORRASKIn ixena emoteko egune!

Nahizu TXIRRIMORRASKIko partaidi ixan? Irailan 29 xan arratsaldeko 5:30 tatik 7 reta BIXIKANeko lokalin ahalko dozue ixena emon. Kartelin agertzen dizen baldintzak bete bihir dozue: 20 euro, argazki txiki bat, osakidetzako txartelan fotokopixi eta gaixotasunen bat euki ezkeo medikun informeren bat.

Eta zer eingozue TXIRRIMORRASKIn? Lagun barrixak ezautu, Jolastu eta jolastu, zikindu, jolastu osteabe, disfraza, leko barrixak ezautu…

XXIII. Umin ARRANTZA lehiaketi Irailak 30 in (zapatu)!

Irailak 30in (zapatu) eingo da aurtengo umin arrantza lehiaketi. Aurtenguaz 23 garrena ixango da eta 4 tik 14 urte arteko gaztik ahalko dabe bertan parte hartu. Hiru baldintza derrigorrezkuk bete bihir diz: Arrantzi amuaz ixan birde, Lasunak ez diz onartuko eta arrañak 10 zentimetrotik goraguakuk ixan biko diz. Eremuai dagokionez, Zubibarritxik Barrapuntarte ixango da.

*Gurasuk laguntzalle biharra etxen eongo diz, bakarrik .

Irailak 23 (zapatu) SENEGALDAR jaxe Itxasaurrin!

Aurten be SENEGALDAR jaxe ospatuko da herrixan. Kartelin azaltzen dan latxeik, jaxai herri bazkai bateaz emongotze hasieri (eguerdiko 2:30) bertako janak dastatuaz, arratsaldin hondartzan SENEGAL borrokin saiuk ikusteko aukeri eukikou eta illuntzin SIDY SAMBAn kontzertuaz amaieri emongotze. Asko diz herrixan bixi eta lanin dabizen Senegaldarrak, guk geure ohitxurak erakutsi eta guk eurenak ezagutzik danok aberasten gatxu. Hurreatu geure herri kidik ezautzea!