Bazatoz LILATOIre?

Martxoak 1in eingo da 36. LILATOI Donostin, hain ezagune eindan Emakumezkun lasterketi. Aurten be ETXELILA ARINGAINGAN lagun taldi batuko da berta juteko ta ixen emotin epi zabalduko da gaurtik, eguaztena (U-14), hillan 28rarte Etxelilan. Ixen emoti+kamiseti: 15 euro. Autobusin jun ezkeo, 6euro jun ta 6 euro etorri. Zapatillak jantzi eta izerdi apurrre ata, dana lagunartin. Anima!

Urtarrillak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA?

Zientziaren giltzak elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixaz batea ta urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe ongoxe hillan 26rako (astelehena) Kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Gai lez, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA? eta hizlari lez IÑAKI ETXEBESTE LARRAÑAGA biologu etorriko da. Hitzaldixan amaieran, BERRITXUko HOSTOZABAL elkartin aurkezpena eongo da. Anima entzutea gure basun inguruko hausnarketak nundik noa dabizen!

Gaur, Urtarrillak 6 (martitzena) Bertso jaialdixe Zaldupe Kiroldegixan!

Urteroko ekimena ixaten da errege bexperako Bertso jaialdixe herrixan ta ongun be urtarrillak 6an Zaldupe udal polikiroldegixan eguerdiko 12:30xetatik aurrea ixango da. Bertan parte hartuko daben lau bertsolaxak honetxek ixango diz: UNAI AGIRRE GOIA, NEREA IBARZABAL SALEGI , JOANES ILLAREGI MARZOL eta JONE LARRINAGA DAÑOBEITIA. Gai jartzalle lez IÑAKI LERSUNDI ARRIZABALAGA ibiliko da. Sarreri debalde da.

Abenduak 31 (eguaztena) guazen KALAMENDIre!

Urteroko salidi ixaten da AURRERA mendi taldik antolatute KALAMENDIre juti urti amaitzeko eta aurten be halaik ixango da. Goxeko 9xetan Alamedan batu eta tipi tapan Pixapen gora barnetegi ondutik Asterrikaruntz eingo dabe bidi. Handik KALAMENDI tontorrea eta bertan danak batuko diz argazkirako eta ohitxuri dan latxeik Txanpan botilli be ez da faltako. Anima osasuntzu amaitzea urti eta izerdi apur bat atatea!

Abenduak 30 ( martitzena) Antzerkixak Kofrai Zaharrin, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA!

Antzerkixe matxe dozuenok eta arratsalde pasa on bat gozateko aukera paregabi eukikou abendun 30in (martitzena) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tan eta 8:30tan. Bi lan eskeinikozku herriko antzerkilaxak, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA ta parte hartzallik honek ixango diz, batetik AINHOA ETXEBARRIA eta NEREA GARTZIA eta bestetik, UGAITZ ALEGRIA eta GETARI ETXEGARAI. Sarreri debalde ixango da beti be aforu bete arte, hortik aurrea, atzana popa ustel.

Literatur ibilbidik LEIRE BILBAO BARRUETABEÑAz eta MIKEL ETXABURU OSAz!

Ez dakazuela zerein handirik Gabon egun hauetan? Ba hamen aukera ederra herriko bi idazleaz egoteko eta herrixan tzir buelta literaxo bat emoteko. Hasteko Abendun 27xan (zapatu) eguerdiko 12xetan MIKELeaz Kantxope errebueltan da lelengoko hitzordu eta Abendun 28 (domeki) LEIREaz eguerdiko 12xetan Ortiz fabrika aurrin, bigarrena.

Antolatzallik oharra zabaldu dabe esanaz, bertan parte hartzeko ixenik ez dala emon bihir. Anima!