UNANUE udal musikako matrikulaziñoi zabaldu dabe dagoeneko. Ixena emoteko azkan egune ekainak 13e ixango da. Musiki matxe badozu ez galdu aukera hau eta zalantzaren bat euki ezkeo lasai galdetu bertan.

UNANUE udal musikako matrikulaziñoi zabaldu dabe dagoeneko. Ixena emoteko azkan egune ekainak 13e ixango da. Musiki matxe badozu ez galdu aukera hau eta zalantzaren bat euki ezkeo lasai galdetu bertan.

Behian ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dizen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Danon Ondarru! sentsibilizaziñoin kanpañin barrun hitzaldixe eskainiko dau ongo baixakun (Maiatzak 16) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetatik aurrea IBON OREGI kirolaxak APARRETAN BIZI! ixenburuaz. Hurreatu, merezi dau entzuti beran bixipenak.

Mutrikuarrak jaun da jabe eingo diz Maxatzan 30in (baixaku) Portuko Ranpan Sareartin kontzertutan barrun. Gabeko 10etan hasi eta luze jungo dan gabaz talde honek hartuko dabe parte: SAIA GOAIT+ OBEGO+ WENDI+ ASA. Sarrerak salgai daz dagoeneko KURIKE dendan eta ANAITASUNA tabernan 8 euron trukin edo egun berin takillan 10 eurotan. Amillu, txerkei, aura….gozatu aldameneko soñukin!

DANON ONDARRU Sentsibilizaziñoin kanpañin barrun mendi irteeri antolatu dabe datorren domekako (Maiatzak 18). KARENKA elkartik antolatute ta AURRERA MENDI taldik lagundute. Bi hitzordu ipini dabe, lelengo goxeko 9xetan JOELETTEn ikastaru hartzeko (mendiko gurpil aulkixe zelan mobiu birdan) eta gero 9:30xetan Itsasaurretik urten da Tontorramendiruntz mendi buelti.

Ongo Domekan (Maiatzak 11) arratsaldeko 19:00etan, laburmetraxan n proiekziñoik eongo diz Kofradia Zaharrin ZINEGOAK 2025 jaialdixan barrun. Azpixan ikusiko dozue bertan ikusi ahalko dizen laburmetraiak. Sarreri doaineku ixango da.


Bixar arratsaldeko 6:30tan eongo da hitzaldixe kofradia Zaharrin, FLYSCHe gaxaz. Hizlari lez ASIER HILARIO ORUS geologu egongo da. Euskal kostaldeko altxor geoligiku etxe ondun dakau eta berataz oso gitxi dakiau. Esaerik diño urrutiko intxaurrak…eta muztur aurrin dakauenaz ez gaz konturatzen. Hitzaldire junaz gauza askoaz enterako gaz, etorri. Beti lez, Zientziaren giltzak elkartik antolatute.

Ez gaz aspertuko Maxatzin tzir Zientzia inguruko gauzak entzun eta ikusten. Egitarau itzala prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk hille osurako behian ikusiko dozuen latxeik. Hitzaldixak, dokumentalak, bertsuk, pintxuk, txanguk….esan gero aspertute zazela ta marasmai beatzen pasaten dozule denpori.

Datorren astelehen (Apirilak 28) arratsaldeko 6:30xetan aurrea eukikou Zientziaren Giltzak elkartik antolatutako apirileko hitzaldixe, KULTURA MATRILINEALA ixenburuaz. Hizlari lez MARI KARMEN BASTERRETXEA URROSOLO antropologi etorriko da. Azpixan dakazue sinopsis bat gaxan eta hizlarixan ingurun. Gozatu hitzaldixaz!


“IRUDIMENAREKIN JOLASEAN” deitzutza egillik erakusketiai. Corrado Masacci artistik bere azkan txotxongilo erakusketi antolatu dau eta Ondarrun egongo da ikusgai udal erakusketa aretun, maiatzan 2tik ekainan 1ea. Ezin zeinke galdu azken aldiz Masaccin txotxongilun fantasiazko mundun murgiltzeko aukeri!
