Kamiñazpiko igogailu barrixan inguruko prosezuaz jarraitzeko II. Auzo batzarra deitxu dotsa udalak auzokidiai. Batzarra Eguaztenin (Urriak 19) 19:00etan Zubi Zahar Ikastolan ixango da.
Urriak 8 xan, II. Aniztasunan Besarkada egune ospatuko da herrixan, EKAIren urtebetetzi ospatzeko. Bertsuk eongo diz, agurre dantzatuko dabe, batukadiaz dantzatuko dou, besarkadak elkarbanatuko diz eta besarkada kolektibo bateaz amatxuko da, mundu geldiaraziko dabena, edo behintzat denbori. Hurreatu Itsasaurreko plaza arratsaldeko 5 etan ongo zapatun!
Irailak 27xe egun señalau de ezker abertzaleko kidintzako. Nazio askapen burrukan bixitxi galdu dabenak gogun, etorkizunea beirako proiektu eta jardune aldarrikatzeko egune.
Irailak 27an zitxa bi egongo diz herrixan:
Honen ostin, Ondarruko Ezker Abertzalik antolatute:
Datorren zapatun, (Irailak 24) erdiaroko VI. Jaxe ospatuko dou ondarrun. Lau urtetik behin etxen dan egun oso berezixe ixaten da, herrixe eta herritxarrak denporan atzea ein eta pilo bat jarduera eta ekintzaz gozatzeko aukeri eoten da.
Aurtengo egitarau oso beti dator. Udalak herriko hainbat elkarte eta taldeaz batea auzolanin primerako egune antolatu dau danon gozameneako.
Kamiñazpi auzuko igogailun ingurun udalak martxan dakarren proiektu azaltzeko batzarra antolatu dabe. Batzarra, Zubi Zahar ikastolan ixango da Irailak 15 (eguena), 19:30 etan.
Urtero herrixan antolatzen dan BASERRI azoki be hamen dakau ongoxe zapatun. Bertan, ingurun dazen baserrixan ekoizpenak ikusi, dastatu eta etxea eruteko janarixak aukeran eukikou. Denbora batetik hona modan ipini dan kilometro zeroko ekoizpenak bultzatu birdouz, bertan erein, bertan kontsumitu!
Nahiz eta ASTERRIKA Berritxu ixan Ondarrutarrok lotura berezixe euki dou beti auzo horreaz. Lena, herrixan euazen dantza taldik derrigorrezku bez euran saiu bertan etxea juti horreaz batea senidik be ezeben hutsik etxen han (tropa ederra batzen giñan). Gaur egun ohitturi bihurtu de, trago bat hartuaz bertso saiu entzutea juti edo herri kirolan emankizune ikusti. Aurtengo jaxan programi azpixan dakazue, zihur gaz aurten be eztouela hutsik eingo.
Bertso saio mundiala antolatu dabe arratsaldeako, NEREA eta UXUEn ahotsetatik entzuteko. Ezta ixango Euskal Herriko BERTSOLAI txapelketako finala, bañe gitxi gitxia! Gu han eongo gaz!
Urteroko ohitxuri de herrixan AKELARRI etxi San Juan bezperan gabaz, ta aurten be halan ixango da. Ekimena gabeko 12 xetan hasiko da bañe gabeko 10 etatik aurrea Arrigorriko hondartza ingurun prestaketakin hasiko diz, entsaxo lez. Hori bai antolatzallik eskatzen dabe Erdi Aroko erropakin jantzitxe etorteko. ARTELAN kultur elkartik antolatzen dau AKELARRE hau, danok zaze gonbidatute. Laga lotsak etxin eta urten ospatzea gau berezi hau.