Notizixa baltzak datoz egunero ekialdetik… Gernika-Palestina iniziatibik deitxutako mobilizazio egunaz bat, herrixan be Palestina jasaten dan genozidixu , salatu eta elkartasune adierazteko elkarretaratzi egongo da.
Gogoratu, gaur eingo dala Preso eta Iheslaxan etxeratzin aldeko enkarteladi ( 8 retan Alde Zaharretik urtengo dau). Aurrera komenta gendun latxeik, hamendik aurrea hillin behin eingo da enkarteladi (hilleko azkanengoko baixakutan). Kartzeletako egoeri aldatzen jun ixan da ta guk be egoeriaz batea eingou. Horreaz lotute esan, datorren astin albiste onak euki geinkela herrixan (erdaldunak diñuen lez, con conocimiento de causa), ia ixe ez dan okertzen. Gero ta hurria dakau helburu, DANAK ETXIN ikusi arte, jo ta ke!
Yaalah elkartik 5 urte bete dotxuz aurten. 5 urte honek elkartasun ekimenez betetakuk ixan dizela esan leike… elkartasun bilketak, errefuxiatun kanpamentutan proiektuk, oporrak bakean… ixan diz urte honetan murgilddute ibili dizen proiekto batzuk.
Argi da herrixan erreferentzialtasune dakarren elkarti be badala. Ikusti besteik ez da herritxarran soinin ikusten dizen jerts, kamiseta, boltsa… guztik.
5 urteko ibilibidi ospatzeko jaialdixe antolatu dabe Irailan 16an (Zapatu). Kalejiri, jolasak, kontzertu, puzgarrixak… egongo diz musika plazan eta frontoin. PAELLADAn nahi dabenak parte hartu tikik ALAI eta KURIKEn hartu biko diz aurretixaz.
Urteroko deialdixe ixaten da amnistia eguni antolatzen dan MANIFESTAZIÑOI. Etxin falta gazkuzenak geure artin nahi douzela aldarrikatzeko hitzordu eukiko dou gaur be 13:00etan Alde Zaharretik hasitxe.
Aia diz herrire Algeriako errefuxiatun kanpamentutan behartute bixi dizen ume sahararrak. Urte luzez erbestea kondenata dan herri oso baten enbajadore txikixak geure artin daz. Aurten Yaalah elkartik 5 umen harreri antolatu dau, baine beste herri batzutan bixi dizen ondarrutarrak be anima diz proiektu honetan parte hartzea. Beraz guztire 7 ume eukiko douz uda honetan gure herrixan.
Hamen dazen bitxartin desertuko muturreko tenperaturak saihestu, mediku azterketak ein, elikaduri hobetu… eta Mendebaldeko Saharako gatazki ikustaraziko dabe ume honek.
Eguen honetan, (Uztailak 13) harrera ekitaldixe da antolatute 18:30etatik aurrea Alamedan. Bertan Yaalah elkarteko kidik, Udal ordezkarixak eta herritxarrok harreri eingo dotsau Saharar umiai. Txirrimorraskin estutik marrazkixak etxeko txoku, arpexak pintxateko aukeri… egongo da eta ekitaldixe eta gero txokolatadi!
Geure artin daz saharar haurrak!
Aia da zain eta zain geuazen egune! Besarkadak, barrik eta malko batzuk be jausi diz familixak eta umik alkartueran!
Uda zoragarri bat opa dotsau ume sahararrai eta baitxe be elkartasun proiektu honetan konpromisu hartu daben familixa guztiai!❤️ pic.twitter.com/7ILg0IJbUC
Gaur (Maxatzan 18), arratsaldeko 17:30etan kamiñazpin “Urtzaz berbetan” saiu egongo da. Eh Bildun alkategaixaz kezkak, zalantzak, proiektuk… elkarbanatzeko aukeri egongo da.
Eh Bilduk urte hasieran martxan ipini ban hitzaldi zikluko azkanengoko berbaldixe ixango da gaztin gaixe agarrako dabena.
Eraitz Saez De Egilaz legebiltzarkidik botako dotxuz gaztin orainan eta etorkizunan inguruko zertzelada eta hausnarketak, Izaro Ituarte Artetxek moderatute.
Martxan da “Oporrak Bakean” haur sahararrak Euskal Herrixan udan harreran hartzeko programi. Momentu honetan Mendebaldeko Saharaz elkartasunin dabizen elkartik familixa barrixak informaten eta lotzen dabiz.
Programin inguruko zalantzak argitzeko edo harrera familixak ixan dizen kidin esperientzixak entzuteko aukeri egongo da eguen honetan 18:00etan Kofrai Zaharrin.
Apirilan 6an hasi eta 9 rarte ehunke gazte independentista, sozialista eta feminista batuko diz Elorrixon ERNAI gazte antolakundin topagunin. Bertan formakuntzako, aisialdirako, kulturako, parrandako… aukera zabala egongo da!