
agenda
Abendun 17 (zapatu), BAGA itsas ertzeko euskal doinuk CDin
Kostaldeko euskal kantak gustaten bagatzu entzuti eta abesti, ez galdu lortzeko aukeri : goxin Alde Zaharrin eta arratsaldin Alamedan egongo diz saltzen CDik.

Bixar danok Donostire!
Bixar Donostin SARE herrittarrak deittute eingo dan manifestaziñoi urgentzixazku de, denpori larriki gaxoik dazen presun kontran du!
Hamen Angelitai (Ibonen ama) eta Urtzai (SARE herrittarreko kidi)-ai HITZAN eindako alkarrizketi irakurteko loturi:
Angelita Burgoa eta Urtza Alkorta: “Larrialdi egoerako manifestazio bat da biharkoa, presazkoa”
Bixar zeatxik jun bihir douen Donostire?
Autobusak egongo diz. Apuntateko Anaitasuna eta Kulixkan!
Ibon eta larriki gaxoik dazen presuk etxea!
Geuk be… Salatzen dut!!!
Urrixan 12, jai egune?
Iñok ez datxile pentsa jaxak ez douenik matxe, bañe urrixan 12xe pikolun ( eurak hispanitatin egune deitzen dotze) egune ospatzin kontrakuk gaz. TURRUNEruk biar egune eukikou gaur, hasi goxin goxa arrañan turrun hotsaz edo fabrikan turnutan lanin gazenok eta dendan edo ikastetxitan.
Txakur zale amorratuk gaz bañe irudi honeaz dana esaten dou (sare sozialetatik hartute da argazkixe,”por si”)

Gazte askok ez dou ezautu jente horrek (txapel okerrak) ein daben sarraskixak (osti partiuak) gure herrixetan, bañe gure nausixak ondo ezaututxuez. Sasoi baten adibidez ezagune eizan LEA ARTIBAI ingurun HIDALGO kapitxana, oraintzu hil dana. GUK, HORREN EGUNIK EZ DOU OSPATZEN!!!

Etorkizune gure eskun da!!!

Atzo Gure Esku Dagok, Ondarruko Erdi Aroko jaxe ospatzen dabilela , bi lagunentzako afai eder baten zozketa burutu dau, beran lokalan aurrin.
Zenbaki saritu: 1.442 ixan da, eta ordezku: 1.475.
Honetaz gain, atzo gure Arraun Elkarti txapeldunakin arratsalde polit bat pasa gendun grabaketa batzuk etxen… ze datorren hilin urriaren 15erako JAI HANDI BAT prestaten gabiz. Egun inportante bat ixango da Ondarrun: kontzertuk, dantzak…. eta hainbat kultur ekintza eta sorpresa eongo diz.
Dakixuen modun, datorren udabarrixan LEA_ARTIBAIko herri askoaz batea ONDARRUn be GALDEKETA bat eingo da, eta prestakuntza guzti hau, egun inportante hori girotzeko ixango da.
Zuen laguntza, eta parte hartzea derrigorrezku de, danak ondo urteteko.
ZURE ESKUN DA!!! Ondarruko Gure Esku Dago


Abuztuak 10 (eguaztena) ASTERRIKAko jaxe
Beste behin San lorentzo egune alla da, ASTERRIKA juteko egune. Dantzak, herri kirolak, bertsolaxak, txakoliñ fresku, patata tortilla pintxuk eta danan gañetik lagun arteko giru. Hamen bixarko egitarau (aurten gañea esan birdou ASTERRIKA bertatik bixaldu doskule, mertzi)
![]()
![]()
INDEPENDENTZIA pintxatea!
Bixarko, domekako, INDEPENDENTZIA pintxateko deixe eiñ dau Ondarruko EHBilduk. Alamedan 12:00etan batuko gaz, danon artin aukerak zabaltzea guz!

Anima eta urreatu Alameda!
Kontzertu Olinpiku Ondarrun.
Unanue Kamara Koraleko neskak uztailan 4an Rusire duz, bertan eingo dan Korun Olinpiadetan parte hartzea. Hori dala eta, herritxarroi bertako preparata dakarrezen obrak eskaini nahi eta bixar, ekainak 18, zapatu, gabeko 21:00etan Kontzertu Olinpiku emongo dabe Zaldupeko jolastokixan. Sarreri doaku de.

Animo neskak! Ia Rusire jun aurretik tarte bat hartzen douen eta Turruneko lagunoi elkarrizketatxu bat eskaintzen dozuen esplikateko herritxarroi Olinpiada horrek zelan ixango dizen, ze obra daruzuen, zelan zabizen…
Bixar beraz, Rusin emongo daben ikuskizune Ondarrun ikusi eta entzuteko aukera paregabi!
Hitzan be agertu de kontzertu honen barri:
Unanue eta Gaudeamus koralek kontzertu olinpikoa eskainiko dute
Ekainak 21 (martitzena), hitzaldixe ETXELILAn: La diversidad sexual en el deporte

EH Bildun HAUTESKUNDE batzar iraixe
Ekainan 4an, zapatun HAUTESKUNDE batzar iraixe goixeko 11.00an Txokun.
EHBilduko kide dan Onintza Enbeita etorriko da.

Gainin dakauzen hauteskunditan asko jokatzen dou!