
agenda
Urriak 14 (zapatu), ESKUALDEKO MANIFI Markiñan Kataluñai babesa emoteko!
Lea Artibaiko Gure Esku Dagok deitxute, manifestaziñoi eongo da MARKIÑAN ferixa egunin, (urriak 14) zapatun 13:15etan GOIKO PORTALETIK. Manifa honeaz elkartasune nahi dotsau emon Herrialde Katalanai on sartu dizen fase honetan, independentzixi deklarata eon arren beste behin be elkarrizketarako eta akordixurako bidik irai dotse estatu españolai. Iritzi desbardiñak daz…batzuk taktika ona dala diñue, beste batzuk zuzenin einbizala eta denpori galtzen dazela… guk dana dala geure babes osu emongotsau!
Eskualdeko ERNAIk be bat einddau deialdixaz eta gaztiaik manifa juteko deixe ein dotsa!
TOLOÑOa duz AURRERA MENDI TALDEKUK urrixan 15in (domekan)
Astilleruko geltokixan daz geatute Aurrera mendi taldiaz duzen mendigoizalik goxeko zazpirak eta laurdenetan urteteko TOLOÑOruntz juteko.

Urrixak 6 (baixaku) Kontzertuk Portuko ranpan EL GANCHO SONIDERO Djak Zaragozatik

Urrixak 7 (zapatu) Umin arrantza lehiaketi Zubibarritxik Barrapuntarte

Irailak 21 (eguena) 3 Bertsolai eta 3 Zientzialai AURREZ AURRE Beikozinin
3 Bertsolai: MIREN AMURIZA, AMETS ARZALLUZ eta ANDONI EGAÑAz lehiatuko diz 3 Zientzialai: OSKAR GONZALEZ, JOSU LOPEZ-GAZPIO eta LEIRE SAGRONIZ eguenin irailak 21in Beikozinin arratsaldeko 18:30tan. KIKE AMONARRIZek aurkeztuko daben saiun.

EGITARAU MARABILLOSU!
Atzo MARABILLATXUaz emon gakon hasieri Aitzol Aramaio Zinegile Ondarrutarran omenez laugarrenin eingo dan MARABILLI festibalai!

Kontzertuk,irratsaiuk,proiekziñoik,kalejirak,erakusketak, dantzak… eta beste pilobat kultur ekimen batukotxuz aurtengo egitarauk be! Aukera oso ona beste behin be herrixan bertan holako festibal eukitxe kulturiaz gozatzeko!
Natxe aurretik ekimenak eon marabilli Urrixan 5etik 8re ixango da!
Hamen egitarau, egitarau marabillosu!

MARABILLAKO ABESTIXE:
LAU MUSO AITZOL!
Kantik diñon morun…BIXITXI MARABILLI RE!!!
Irailak 20 (eguaztena) hitzaldixe Etxelilan: Feminismo Gitano
“Feminismo Gitano” hitzaldixai buruzko informaziñoi bixalduzku ETXELILA Emakumin topalekutik:
Hizlarixe: Tamara Clavería Jimenez (Amuge elkarteku) Egutegixe: Irailak 20, eguaztena Ordutegixe: 18:30etan Leku: Etxelilan

Antolatzalli: UXU emakumin taldi
Irailak 8 (baixaku) Fibrosi Kistikun nazioarteko egune
Baixakun de fibrosi kistikun nazioarteko egune, eta Arnasa elkartik jaialditxu bat antolatu dau Ondarruko Alde Zaharrin, iluntzin. Musiki egongo da, dantzak eta sorpresa gexa.

eta dudaren bat badakazu zer dan gaxo hau, hamen dakazu azalpen erreza
ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50.Urteurrenan aurkezpen ekitaldixe Irailan 8 (baixaku)
ZUBI-ZAHAR ikastolatik idatzi hau jaso dou:


