EUSKERIN NAZIOARTEKO EGUNEKO DANBORRADI Abendun 3an

Abendun 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNE ospatzen da. Egun horren helburu euskal hizkuntziai merezi daben garrantzixe eta ikusgarritasune emoti de eta guztion parte-hartziaz euskeri mundure zabaltzi. Horren harire, Zaldupeko Hondar Ahua Guraso Elkartik  Euskerin aldeko danborradi antolatuko dau. Aipatu danborradan, herriko ume zein nagusi guztik parte hartu ahal ixango dabe, danon artin eta danontzat egin nahi dogulako, euskeri guztion altxorra dalako.
abendun 3 tanborradi euskerin alde

Aurten be, abendun 3an, eguerdiko 12:00xetan, Euskerinn aldeko danborradi Ondarroako AEKn, eta Artelanen laguntziaz batea nahiz Ondarroako Udalan babesaz antolatuko dou.

Egun horretan ondarrutar guztioi “Euskarak batzen gaituelako” lelopin euskerin alde danborra jotzea animatzen zatxuau. Danborradako entseguk azarun 28 eta 29xan, eta abendun 1in ixango diz Zaldupe Eskolako aterpin. Bi saio egongo diz: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00eta.

Ixen-emoti www.hondarahua.eus web orrialdixin edo Brontxe, Kurike edo Kitxu dendetan zein Ondarroako Udalin 946833668, 946833678 telefono zenbakixetan edo Turismo Bulegun.

 

[ERAKUSKETI + BISITA GIDATU/BIDEO EMANALDIXE]: Arte dela medio. “ARTibismo feministi: Emakumik bazterretan. Feminismu, arti, aktibismu eta kartzeli”.

ERAKUSKETI Azarun 16tik 30ea

Eraikiz Kolektibun eta 7 Mujeres en Movimiento elkartin eskutik, azarun 16tik 30ea arte “ARTibismo feminista: Emakumeak bazterretan. Feminismoa, artea, aktibismoa eta kartzela” (Itziar Moreno presun eta Oihana Garmendia preso ohian lanak osatzen dabena). Bigarren erakusketa honei bideo emanaldi eta bisita gidatu bateaz emongo gako hasieri, azarun 16an 19:00etan.

ABENDUN 9an DANOK PARISEA! Autobusetako zerrendak iratxe herriko leko ezberdiñetan!

Abendun 9an zitxa oso garantzitsu dakau Estatu frantsesan hiriburun, Parisen “Bakearen artisauk” deitxute.

 Argazkixe: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Bertan onarte emon dizen pausuk sendotu eta on PRESUN txandi dela aldarrikatuko dou, estatu frantsesai armagabetzin ondoren pausuk eskatzea jungoa!

Ondarrun autobusetako zerrendak baduz beteten! 

Zeuk be herriko autobusin nahibozu etorri Parisea… EMON IXENA: KURIKE, KULIXKA edo ZURRU-MURRUN!