
agenda
Azaroak 17 (domeki) mendi irteeri AURRERA MENDI TALDIAaz
Nafarroa alde duz ongun herriko mendigoizalik, Elizondo ingurure. Animaten bazaze, ANAITASUNA tabernan emon ixenak azaroak 14 baño lehen. Jantzi mendiko botak, zeoze pikateko hartu eta egun politxe pasati asegurata dakazue. Anima!

Azaroak 7 (eguena) konzentraziñoi Alamedan: ERAILKETA MATXISTAIK EZ!
Emakume bat hil dabe Baxonan ta hori dala ta elkarretaratzi eingo da herrixan eguenin (A-7) arratsaldeko 19:00etan Alamedan. Etorri ta salatu geuaz batea.

Azaroak 6 (eguaztena) OIER GOROSABEL LARRAÑAGA, RADIXU irratian (105,5 FM)

Bixar, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea, AZKEN MOHIKANOAK irratsaiun…
OIER GOROSABEL LARRAÑAGAi enyako ELKARRIZKETI eskeiñikou.
Bere lanbidez, irrati libreetan einddako jardunaz eta espeleologiaz berba egingo dau. Bereziki Berritxuko ATXURRA eta Lekeitioko ARMINTXEko haitzulutan topatakuaz…
Entzuteko; 105.5 FM edo www.radixu.info
Azaroak 7 (eguena) EH Bildun ekitaldixe Alamedan JULEN ARZUAGAz


AINGURAK, komiki musikatu ikuskizune. Gaur (A30) 20:30etan kofrai zaharrin.
📍AINGURAK
📌Komiki musikatua, ikuskizuna.
⏱Gaur, 20:30ean, Kofradia Zaharrean.
🖌“Aingurak: edo zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada” komikia, Joseba Larratxerena.🌊
✔️Joseba B.Lenoir eta Miren Narbaizaren musikarekin, komikiaren biñetak banan-banan proiektatuz, zinema mutuaren garaian bezala.♦️
#LiteraturAmuak
#Ondarroa #Ondarru

Urrixan 31 (eguena) ARIMAN GABA Ondarrun
Ondarrutik Iruña guz JUSTIZIXI eskatzea ALTSASUKUNTZAKO Zapatun (urriak 26) Bazatoz?
HAU EZ DA JUSTIZIXI! ALTSASUKUK ASKE! Lelopin eingo dan Elkarretaratzea juteko gonbiti eizku. Aurreko astin modu eredugarrixin kalik hartu genduzen modun, ongun be kalea urteti tokaten gazku! Ondarrutik autobuse eongo da berta juteko ta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernan eongo diz zerrendak. Autobusak 14:30 tan urtengo dau Zaldupetik. Anima!

Urrian 20 (domeki) Giza kati Alamedatik: LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK, ETXERA!
Eguerdiko 13:00 tan urtengo dau Giza katik Alamedatik, Larriki Gaxoik dazen presuk ETXEA ekarteko eskatzen. Lea-Artibaiko SAREk deitxu da ekimen honea.

Urriak 18 (baixaku) konzentraziñoi udaletxe aurrin ERREFERENDUME EZ DA DELITU! ASKATASUNE!
Baixako hontan konzentraziñoi eongo da udaletxe aurrin eguerdiko 12 xetan KATALUNYAko herrixai elkartasune erakusteko. EUSKAL HERRIko gehiengo sindikalak deitu dau mobilizaziñoi honeta. Hurreatu berta!
