Gogoratu gaur Ondarrutarrok eguerdiko 12 xetan Alamedan batuko gazela urteroko deialdixai jamon einaz. Euskal Herriko hainbat hondartzetan batuko gaz lelo argixaz, PRESO ta IHESLAI GUZTIK ETXIN! nahi douzela ikusi aldarrikatzeko. Etorri zeube!

Gogoratu gaur Ondarrutarrok eguerdiko 12 xetan Alamedan batuko gazela urteroko deialdixai jamon einaz. Euskal Herriko hainbat hondartzetan batuko gaz lelo argixaz, PRESO ta IHESLAI GUZTIK ETXIN! nahi douzela ikusi aldarrikatzeko. Etorri zeube!

Azpixan ikusiko dozue aurtengo jaxetan Kanttope atzin eongo dizen kontzertuk, abuztuan 12 xan hasi eta 17 artekuk. Lagun arteko giru ziurtatute!

Ongo zapatun (abuztuak 5) jaxan aurretik ohiko modure, Ondarruko Baserri Azoki egingo da Itsasaurren, Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartin eskutik. Itsas herrixe gaz bañe lotura estu dakau inguruko baserritxarrakin, guazen eurak bultzatzea bertan ekoiztutako janaxak erosiaz!

Abuztun sartu gaz eta motorrak berotzen hasi gaz PLAZAGAÑIn ingurun. Montaje egune dala, garbitxasun egune, txandak beteten…danon partaidetziaz atakou aurten be gure jantokixe. Atun erri, sardiñak, entsaladak, marmitxakuk…jateko prest egoten gaz danok ta hori aurrea atateko pillo bat lagunek botaten dabe esko bat. Hurreatu zeube laguntzea azpixan dakazue auzolaneko egitarau.

Andramaxetako atzera kontu martxan da eta Tanborradako entsaxuai ekiteko egunak be emon dotxu ezagutzea Kresala Kultur Elkartik.
Abuztun 8, 9, 10 eta 11 an, Kofrai Zaharreko 3.pisun, 19:00etan.
Laga lotsi etxin aparkata eta emon egurre atabalai!

Euskal preso, iheslai eta deportatu politikuai aplikatzen jarraitzen dotzen eskubidin urraketiaz amaitzeko abuztun 6 xan, domeki, hitzordu eukikou Euskal Herriko itsasertzin. Gu Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan ta Arrigorri hondartzarutz jungo gaz enkarteladan. Hurreatu zeube, danon artin ETXEA ekarriko douzelako.

Hilleko azkan baixakuko enkarteladak eongo diz Euskal Herriko pillo bat herrixetan ta gure hitzordu betiko lez Alde Zaharretik urtengo dabena ixango da illuntzeko 8 rak puntun. DANAK ETXIN ikusi arte jo ta ke!

Aurten be San Inazio egune dala ta jai girorik ez da faltako Likona dorre azpixan. Egitarau zabala aurkeztu dabe Uztailak 29 eta 31 eako. Mus txapelketi, erromeixi, sardiña jana, ta bertsolaxak (JON MAIA ta OIHANA IGUARAN) ziurtatute daz behintzat. Hortik aurrea ahal dabenak ahal dabena.

Eneritz Flores Ibazetak eindako Herritxarron tradiziñoi lana ixan da aurtengo Andra Maixan jaxetako kartel irabazli.

Eskuz eindako lana da, azken urtitako irabazlin artin gertatu ez dan modure. Herriko ohitxurak dizen elementuk uztartzen diz bertan egillin esanetan, herriko kulturin parte dizen erraldoik eta arraune. Zoixonak ENERITZ!
Madrileko kongresurako eta senaurako hauteskundik.
Datuk jaso ahala, barritzen jungo gaz (dato barrixak ikusteko, jun orrixe barrizten lantzin behin).
*Anekdota latxeik pare bat gauza kontakotzuau, azkenengo hauteskunde orokorran TURRUNEko kontaketi Madrileko Podemos alderdiko egoitza nagusitxik jun giñan sartzen eta aurtenguk Santiago de Txileko hiritxik sartukouz (nahiz eta ez sinisteku ixan, TURRUNEko jenti munduan barrena mobiuten gaz).
| EH Bildu | EAJ-PNV | PSOE | Sumar | PP | Vox | |
| 1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA(Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 235 | 118 | 30 | 17 | 10 | 0 |
| 1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 119 | 98 | 28 | 18 | 7 | 0 |
| 1.2.U – UDALETXEA (Artabide, Itsas Aurre inguru, Kantxopi…) | 255 | 162 | 33 | 24 | 12 | 4 |
| 1.3.U – UDALETXEA (Artabide, Antiguako Ama, Egidazu…) | 242 | 224 | 22 | 32 | 34 | 6 |
| 2.1.U – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Txori Erreka…) | 168 | 110 | 19 | 16 | 4 | 3 |
| 2.2.A – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 251 | 175 | 36 | 27 | 9 | 5 |
| 2.2.B – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) | 142 | 88 | 32 | 26 | 8 | 5 |
| 3.1.U – INSTITUTUA (Gorozika, Magdalena, San Juan Txurru, Txori Erreka…) | 218 | 200 | 47 | 36 | 17 | 4 |
| 2.3.A – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 307 | 135 | 33 | 42 | 12 | 0 |
| 2.3.B – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) | 236 | 101 | 43 | 30 | 7 | 1 |
| Guztira | 2173 | 1411 | 323 | 226 | 120 | 28 |
Datu zehatzak ondorengo tabla honetan:


