ARTELAN KULTUR ELKARTIK dei hau zabaltzeko eskatuzku:
Ondarrutar agurgarriok:
Ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri egingo dou.
1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajaten eta Musika Plazan sue etxn, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dou hau.
Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatuta zaze!
Etorri Erdi Aroko arropekin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun egongo ga janzten.
Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, danon eskutan dagoelako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzika, dantzan, kantun…
Hemen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsuk:
Gaur Illuntzeko 8 retan urtengo dau Alde Zaharretik PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladik. DANAK ETXIN egon arte kalea urteten jarraitxukou, etorri zeu be.
Kirolan ingurun herrixan baten batek azterketa sakona ein badau IÑAKI BEITIA ixan da, ta eindako lanan emaitze, udal erakusketa aretun zabalduko daben erakusketi ixango da. Ondarroako kirolaren leihoa jarraitzen dabenak jakiñin daz, arraune ixan, futbola, saski baloi, aringaingi, mendi lasterketak…beti albun dabillela, albistik jasotzen, argazkixak ataten, kirolan memoixi lantzen. Merezi dau berak eindako biharra ezautzi. Azpixan dakazue erakusketako ordutegixak, emon bueltatxo bat!
Aurkeztu dabe aurtengo DINAMARTXI (Uztailak 1) ta jenti bizikletak armaxutik ataten hasi de daneako. Urtin tzir nun danik be ez dakixenak ta on Marino Lejarretan kamiseti jantzixe ikusten douz, beste batek bizikleta elektrikun ei dule bera be esan dosku, bizikleteroz de postal deitzen dotzau guk.
Bueno, aurtengo DINAMARTXA juteko baldintzak azpixan dakazue, nun eta noiz emon ixenak, zemat ordaindu birdan, noiz sartu birdizen bizikletak kamioin….
Mendizalin atalin be aholkuk emon dotxue, LAGUNTZALLIN BEHARRA premiñazku de, bolondresak birdiz! mendi martxi aurrea eruteko.
Antolatzallik gogoratu dabe, DINAMARTXI EZ DALA KARRERA BAT, bai mendiz bai bizikletaz danak osoik alla birdizela herrire, lagun arteko erronka bat baño ez dalako. Ta atzanengoko aholku, entrena baik, ETXIN geatu! bestiok GOZATU!
ARTXIBUN NAZIOARTEKO ASTI 2023 ospatzen da mundu zabalin ongo astin tzir ta TURRUNAK be bat etxen dau egun honeaz. Geldike bañe gelditxu baik osotzen guz herriko memoixi gure artxibun. Asko ixan diz euran ekarpenak egin doskun herrittarrak eta taldik. Idatzixak, argazkixak, aldizkarixak, liburuk…ta jasoten jarraitzen dou. Ta zer etxen dou mateixal horreaz? Sailkatu, gaike, urteka, eskanea argazkixak…
Gauza kurioso asko batu douz urtitan tzir: Ondarruko Guardia zibillan kuarteleko bentani, 1936ko herriko Gudari baten kasku, Guardia zibillak kontroletan ibiltxen daben pintxuk (ahaztute laga eiben), etxitako sarreretan ipintxen ben plakak (diktadura garaikuk), Polizi ezberdiñek bota ixan daben gomazko pelotak, pankartak (1.969 ko 3 eskuratu douz) … ta gure altxorrik preziatuena,1956 tik aurrea batutako pillo bat dokumentaziñoi (IMANOL ORUEMAZAGAkn artxibu).
Gure artxibategixe ikustea hainbat lagun eta talde pasa diz Memoixa historikuaz lotute dazenak: Lazkaoko Beneditarrak, Euskal Filmotekakuk, Historia zale ezagunak (Iñaki Egaña adibidez) eta ez hain ezagunak, danak zoriondu gatxue etxen gazen lanatxik.
Danok dakau etxin gordeta paper zaharren bat, lenako argazkixak, gordeti merezi daben gauzan bat,..Guk gustoa jasoko dou nahi ixan ezkero.
Udako egueldixe euki dabe gaur eguerdixan herriko PENTSIONISTAK ein daben konzentraziñoin. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta 20 minutuz egon diz bertan. Gaur 165 lagun batu dizela esazku antolatzallik. Udan oporrak hartuko dabela erabaki dabe gaurko batzarrin bañe momentuz, datorren astin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Badator barriro posta bidezko bozki! Uztailan 23ko hauteskundik Euskal Herritik kanpo harrapatzen bazatxu, ziurtatu zure botu posta bidez. GAURTIK aurrea Nasa Kaleko Bilgunin eongo gaz zeure zain! Azpixan ikusiko dozuen egun eta ordutegixetan eongo gaz bertan, edozer zalantza euki ezkero be argitxuko dotzuau. Gure berbi Madril aldin be argi ta garbi entzun birdabe!
Ondarru beti ixan da abeslai onan sorleku eta AMAIA eta URRUTXE diz adibideik argixena. Ata daben kartelak esaten daben latxeik: Euskal kulturgintzan sutsuki aritutako bi abeskariren ibilbidea, ekarpena eta ekina omenduz, esker ona emoteko omenaldi kontzertu antolatu dabe Andra Mari elixan ekainak 10 eako (zapatu) arratsaldeko 7 retatik aurrea, KANTUZ ARI…BIZI KANTARI lelopin. Kantaize abesbatza, Unanue kamara korala, Kresala kultur elkarti, bakarlariak orkestra ixango diz parte hartuko daben taldik. Hurreatu zeu be babesa emotea entzule lez, gu han eongo gaz!