PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladetako aldaketi!

Urtik diz baixakuro baixakuro egin ixan douela enkarteladak, etxin falta douzenak gure artin egon birdizela aldarrikatzen. Hasiera baten, AMNISTIA eskatzen urten ixan dou kalea, denborik aurrea ein ahala PRESUN eta IHESLAXAN Euskal Herriratzi eskatu ixan dou eta ailla da egune ETXERAtzi eskatzen gabizena.

Urte gogorretan 800 lagun inguru euazen estatu espainiar eta estatu frantseseko kartzeletan sakabanatute, gaur egun 170 lagun inguru daz Euskal Herriko kartzeletan (batzuk falta diz ondioik hurreatzeko). Hori bai, guk beti esan ixan dou KARTZELI han, edo KARTZELI hamen, beti dala KARTZELI. Hori esanaz, “aldaketak” dazela gertaten ezin diz ezkuta (dakixenak badaki) eta horreaz lotute kaleko mobilizaziñoin egokitzapena eitxi erabaki dabe herriko PRESUN senidik. Hau de, hamendik aurrea enkartelada bakarra eingo da, hillin atzanengoko baixakun, betiko ordu eta tokitxik urtenda, Euskal Herriko gainontzeko herrixetan lez.

Gure betiko helburu ixan da egunen baten eztouela gexa urtengo kalea barrun dazenan askatasune eskatzen (DANAK ETXIN eongo dizelako). Bidin guz, ia laster DANAK ETXIN IKUSTEN DOUZEN!

PALESTINA ASKATU! Kontzentraziñoi gaur arratsaldin (U-12 an) 19:00etan Alamedan

Azkan egunetan kezka handiz gaz bizitxen Gazan Israel burutzen dabilen sarraskixak. Palestinar erresistentzixik burututako erasuai erantzune dala dinue sionistak, baine atzo jaxuk ez gaz! Urte luzez dabiz Sionistak herri palstinarra desagertzeko ahaleginetan. Horren adibideik garbixena sistematikoki burutzen dabezen giza eskubidin kontrako ekimenak: Blokeu, Apartheid egoeri, lurran konfiskaziñoik, etxin eraistik, kolonun asentamentuk, atxiloketak, erailketak… Argi eta garbi esan leike ISRAEL GENOZIDI dala!

On dala urte batzuk sortu zan Ahlan wa Sahlan (Ongi Etorri Errefuxiatuak) taldik palestinar herrixan askatasune exijiuteko kontzentraziñoi deitxu dau. Herriko beste talde batzuk be deialdi honeta batzeko deixe daz etxen sare sozialan bidez:

Urriak 12 (eguena) 19:00etan ALAMEDAN

Urriak 29 (domeki) II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia!

Urrixan 29 xan ospatuko da II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia Arbideko rokodromun (Iñaki deuna 40 xan). Goxeko 9:00tan hasiko da (Ate irekieri 8:00), Finalak: 16:00tan ixango diz.

Parte hartzallik bete beharreko baldintzak:

60 parte hartzaile gexenez. Ez eon zain atzan momenturate eta apunta! Parte hartzi 13 urtetik aurrea. Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin. Ordainketi tranferentzixa bidez engora. 15€ (bazkidik 10€ ) Ixena emoteko azkanengoko egune Urriak 17 eguerdiko ordu bixak arte.

Maila desberdinetako bloke asko, parte hartzaile guztixantzak kamisetak, premixuk, otzara baten zozketi eta giro ezin hobi!

FREEDOM FOR PALESTINE!

GUK gauza bat argi badakau hauxe da, heri zapaldu eta zapaltzalli ezin dizela balantza bardiñin ipini gertaera konkretu baten aurrin. Nun egon da urtez urte ta egunez egun gerta ixan dizen hilketan aurrin MUTU eta ITSU egon dan jende hori? Ta on malkoz beteta telebista aurrin agertzen dan hipokrita kuadrilla horrek defentsa eskubidi mahai gañin ipini nahi dau?

TXARLYk(herriko irudigilli) ein daben irudixaz geatzen gaz gu. HERRI PALESTINARRAI ELKARTASUN OSU!

Hamen da 6. MARABILLI, aprobetxa eta gozatu asteburu potente hau!

MANUELISTAN oharra:

Ondarroako Marabilli sormen festibalak agur esango dotza bere ibilbidiai ongoxe asteburun, eguenin hasi (urriak 5) eta domeka arte (urriak 8) ixen handixak hurreatuko diz Ondarrure, besteak beste, Belako, Joseba Sarrionandia, Esti Urresola, Fermin Muguruza, Tapia eta Leturia, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Arantza Santesteban… Bañe herriko jendik be parte hartuko dau, herriko rock taldik, musika eskolako gaztik, Barnetegikuk, Kresala Musika bandi, Aurrera futbol taldi, Arraun taldi, herriko artisau eta antzerkigilik. Ixan be, jaialdi askotariko, parte-hartzaile eta kritiku ixan da beti Marabilli.

Aitzol Aramaio zinegilin hutsunik sortu ban Marabilli eta 2012an ixan zan lehen ediziñoi. Hauxe ixango da seigarrena. Aitzolen lagunak martxan jarritako egitasmo de, irabazi-asmoik gabeku, diziplina anitza eta sormen prozesuai garrantzia handixe ematen dotzana. Aurtengun, emakumiai eta Queer munduai arreta berezixe eskaini nahi izan gako. Marabillik jaialdi ixatiai lagako dotza bañe ekintza puntualak egiten jarraituko dabe antolatzailik.

Gero arte bat, beraz.

Hamen dakazue besteak beste ikusiko dozuen hainbat ekitaldi, ondo pasa eta gozatu!