PALESTINAR herrixai ELKARTASUNE!

Gaur Euskal Herriko herri gexenetan elkarretaratzik einddi PALESTINAR herrixai elkartasune emoteko. Lantokixetan, Udaletxe aurritan, ikasgeletan…

Beste argazki hau adibidez Zubi-Zahar herri ikastolako atarixan ata dabe, bertan hainbat lagun batu diz helburu horreaz.

Arratsaldin Alamedan batu gaz, eurixe lagun, pilla bat herrittar asmo bardiñaz.

Herrixe be apaindu de gai bardiñaz, ISRAEL ESTATU GENOZIDIAI BOIKOTa! PALESTINA ASKATU!

Alamedako PENTSIONISTAK jo ta ke!

Gaur be han egon diz herriko PENTSIONISTAK 12 xak puntun. Gaur 175 lagun batu eidiz esazku antolakuntzakuk danontzako Pentsiñoi duiñak eskatzen eta gaur PALESTINAn gertaten dan SARRASKIXE be salatu dabe eskuko kartelen bidez. ELKARTASUNAK EZ DAUKE MUGAIK! Datorren astin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko konzentraziñoi. JO ta KE LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK borrokan!

Gaur be han ikusi douz, 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 185 herrittar batu diz, hiru mezu argiaz: 1.080 euro gutxieneko Pentsiñoi, Gizarte segurantza propixu eta Genero arrakali ezabatzi. Asko eskatzi de? Eskakizun horren aurrin, baten bat kontra eon leike? 20 minutun eon diz batute eta astin egon dizen barrixak entzun ondoren, datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu de ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Azaroak 4 (zapatu) Manifestaziñoi Bilbon, OLDARRALDIXAN AURRIN, EUSKERIAZ BAT!

Azkanaldixan euskeri jasoten dan erasun aurrin, Euskalgintzaren Kontseiluk deitxutako manifestaziñoire juteko autobuse antolatu de herrixan. Emon ixenak: AEKko euskaltegixan, Institutun, Zubi Zahar Herri Ikastolan edo Zaldupe Eskolan.

Hainbat herriko eragille batu diz deialdi honea: Ondarruko udal langillik be euskerin aurkako erasuk salatu dotxuez eta azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoirako dexe ein dabe.

Udaleko zinegotzi GUZTIK be deialdixaz bat datoz: “Oldarraldixann aurrin, euskararekin bat” UEMAn adierazpena onartu dau Ondarroako Udalak, aho batez. Honekin batea herritar guztiai azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoire juteko deixe ein dabe.

ZUBI-ZAHAR herri ikastolik be Bilboa juteko deixe eindau.