Honek diz AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk ongo astebukaeran Zaldupe udal futbol zelaxan (egun eta ordutegixak). Gu geurikin, aupa AURRERA tra ka tra!

Honek diz AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk ongo astebukaeran Zaldupe udal futbol zelaxan (egun eta ordutegixak). Gu geurikin, aupa AURRERA tra ka tra!

Aurten KORRIKA urti de eta atzo arduradunak argitaratu ben beran ibilbidi. 24.KORRIKAk Martxoan 19xan urtengo dau Atharratzetik eta 29xan Bilbon amatxuko da. Gure herritxik hillan 25in (eguaztena) pasako da ta herrixan illuntzeko 8:15nak sartuko dala aurreikusten dabe Mutriku aldetik etorritxe. Aurtengo KORRIKAko abestixe PELLO REPARAZek (ZETAK) eindau. Prestaketakin hasitxe daz herrixan, adi eingo dizen deialdixai ta KORRIKA etxeko presta!

Hamen dakauz urte barrixaz batea Portuko Ranpako lelengoko kontzertuk. RADIXU irratixan 35.urteko ospakizunetan kokatzen da ekimen hau. Urtarrillan 16 (baixaku) gabeko 10etatik aurrea MARTE LASARTE eta LUKIEK taldik eongo diz bertan. Sarrerak betiko lez aurretixaz hartu leikez Anaitasuna tabernan 8 euron trukin eta bestelan 10 eurotan takillan bertan egunin.

Urteroko ekimena ixaten da errege bexperako Bertso jaialdixe herrixan ta ongun be urtarrillak 6an Zaldupe udal polikiroldegixan eguerdiko 12:30xetatik aurrea ixango da. Bertan parte hartuko daben lau bertsolaxak honetxek ixango diz: UNAI AGIRRE GOIA, NEREA IBARZABAL SALEGI , JOANES ILLAREGI MARZOL eta JONE LARRINAGA DAÑOBEITIA. Gai jartzalle lez IÑAKI LERSUNDI ARRIZABALAGA ibiliko da. Sarreri debalde da.

🇻🇪✊🏻ERASO INPERIALISTAIK EZ! VENEZUELAK BURUJABETZI!!!
❌ AEBk Venezuela erasotu eta Nicolas Maduro presidenti eta beran andri bahitxu dau.
Venezuelar herrixai babesa emoteko bi deialdi:
📣 Urtarrilak 4, domeki, 12:30etan Bilboko Venezuelar kontsulaun aurrin kontzentraziñoi.
📣 ONDARRUn kontzentraziñoi urtarrilak 5, astelehena, eguerdiko 13:00tan Alamedan.
Sacad vuestras sucias manos de Venezuela!
Herriek burujabetza✊🏼

Urtero batzen gaz Bilbon sasoi honetan manifestaziñoi erraldoi baten ingurun, helburu bakar bateaz, DAN DANAK ETXIN! nahi douzela eskatzen. Aurtengo lema nausixe EZIN DA GEHIAGO LUZATU! de, ta berta juteko deialdixe etxen dau SARE elkartik. Ondarrutik autobuse atako da eta ixen emotik ANAITASUNA eta ALAI tabernetan daz zerrendak zabaldute. Autobusak arratsaldeko 3retan urtengo dau Zaldupetik, emon ixenak lelengotik.

Oso garrantzitsu de kartzeletan eta ihesin jarraitzen dabenai gure elkartasune emoti ta hori dala ta herrixe apaindu dou hori gogoratzeko.




Batzuntzako gehixa eta beste batzuntzako gitxia baine egun honek badauke beran berezitxasune. Urte zaharrai agurre eta barrixai egurre esan ixan dou beti eta guk Turrunetik holantxen jarraitxukou, geure helburuk eta nahixak lortzeko burrukan geure aletxu jarten.
2025 jun gasku, 2026 etorkizune da, iraganekuaz ikasi, erronka barrixak ipini eta betiko helburuk ipar hartute danok ga beharrezkuk burruka honetan! Ez gaz gelditxuko Euskal Herri aske, sozialista, feminista, euskaldun, ekologisti… lortu arte!
Urte barri ona opa dotsuau! 2025 oparu ixan bada datorrena hobi ixan datxile!
Askatasune eta osasune!

Urteroko salidi ixaten da AURRERA mendi taldik antolatute KALAMENDIre juti urti amaitzeko eta aurten be halaik ixango da. Goxeko 9xetan Alamedan batu eta tipi tapan Pixapen gora barnetegi ondutik Asterrikaruntz eingo dabe bidi. Handik KALAMENDI tontorrea eta bertan danak batuko diz argazkirako eta ohitxuri dan latxeik Txanpan botilli be ez da faltako. Anima osasuntzu amaitzea urti eta izerdi apur bat atatea!

Antzerkixe matxe dozuenok eta arratsalde pasa on bat gozateko aukera paregabi eukikou abendun 30in (martitzena) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tan eta 8:30tan. Bi lan eskeinikozku herriko antzerkilaxak, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA ta parte hartzallik honek ixango diz, batetik AINHOA ETXEBARRIA eta NEREA GARTZIA eta bestetik, UGAITZ ALEGRIA eta GETARI ETXEGARAI. Sarreri debalde ixango da beti be aforu bete arte, hortik aurrea, atzana popa ustel.

Gaur illuntzeko 7:30tan urtengo dau Alde Zaharetik urteko azkan enkarteladik. Urtik aurrea duz ta nahiz eta kartzeletako egoeri asko aldatu dan (hobea) denbora gitxixin (lehengo urtikin konparatuz, preso kopuru asko murriztu de ta gexenak kalea urteten dabe baldintzapin), ondioik jenti falta da etxeratzeko. Gure aldetik, DAN DANAK ETXIN! ikusi arte kalea urteti tokaten gazku. Ta aurtengo gabonetako esaldixaz bat etxen douelako, EZIN DE GEXAUA LUZATU! aldarrikatukou geuk be.
