Gogoratu, gaur PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi eongo dala!

Onezkeo danok jakitun gaz bañe ondo etorten da gogoratzi, hilleko azkanengoko baixaku ixanik enkarteladi eongo dala Alde Zaharretik hasitxe ta neguko ordutegixaz illuntzeko 7:30 xetan hasiko dala. DANAK ETXIN egon arte kalea urteten jarraitxukou!

Noiztik gabizen gure artin falta dizenak etxeratzeko eskatzen? Artxibuk arakatzen jarraitzen dou eta astin honek topa douz. 1978ko urrixan 15in atatakuk diz (on dala 45 urte). Sasoi hartan argazki makiña gitxi euazen herrixan eta mobillak jaxoteko euazen, beraz kalidade gitxikuk diz bañe gure memoixin parte bat diz.

Azaroak 25 (zapatu) SANTA ZEZILI musikaxan eguneko Kontzertu!

Aste honetan musikaxak daz gorenin, SANTA ZEZILIko ospakizunak dizela ta. Ta amaiera borobille emoteko Kontzertu antolatu dabe ongoxe zapaturako Andra Mari elixan arratsaldeko 7:30 xetan hasiko dana. Bertan besteak beste talde honek hartuko dabe parte: Unanue Kamara koralak, herriko txistulai taldik, Kantaize abesbatzak eta Unanue udal musika eskolako orkestak. Musiki gustoku badozu etorri zeube eta gozatu belarrixak.

Lan herixotz gexauarik EZ!

Ondarruko portun ixandako lan-istripu baten ondorixoz hildako langilli gogun euki ben atzo eguerdixan portu sarreran eta premiazko neurrixak eskatu dabe.
Gogoratu, 2023an dagoeneko 47 bihargin hil dizela Euskal Herrixan lan-istripuz hil dizen bihargiñak. Biharrea jun eta bixitxi galdu, hori ezin leike onartu! NAHIKUDE!

PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Gaur, babespin egon diz herriko PENTSIONISTAK. Ez euan egueldirik Alameda erdixan egoteko bañe 12 xak puntun pankarta atzin ikusi douz. 155 lagun batu diz danontzako PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Horrez gain, gaur Udaletxeko erregistrun plenure eruteko eta bertan onartzeko moziñoi bat aurkeztu dabe herriko 400 lagunen siñaduraz lagundute. Hego Euskal Herrixan 200.00 pentsiodun baño gexaua daz 1080 euroa ez dizenak allaten ta hori ez da onargarrixe. Moziñoi bardiñe udal guztixeta eruti pentsa dabe. Danon bultzadiaz lortukou, etxin egonda ez. Jo ta Ke LORTU ARTE! Datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.

Azaroak 20 (astelehena) Hitzaldixe Kofrai Zaharrin, UNA NUEVA VENTANA AL UNIVERSO!

Zientziaren giltzak elkartin ongo hilleko hitzaldixe astelehenin ixango da eta gai lez, La observacion de las ondas gravitacionales: UNA NUEVA VENTANA AL UNIVERSO! ixenburu ipinitze. Hitzaldixe emongo dabena, JOSE JUAN BLANCO PILLADO fisikaxe ixango da. Gogoratu, arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala eta Kofrai zaharrin egongo dala. Anima eta jun entzutea!