Abenduak 18 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, UN ENFOQUE DE INVESTIGACION TRASLACIONAL!

Abenduko hitzaldixe eskeinikozku Zientziaren Giltzak Elkarteko lagunak. Abenduak 18 (astelehena) arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zaharrin MARIA LALLIER, ikertzalli neurozientzia kognitibutan berba eingo dau eta hitzaldixan ixenburu, La sensibilidad al ritmo moldea el cerebro lector: UN ENFOQUE DE INVESTIGACION TRASLACIONAL. Hurreatu entzutea!

PENTSIONISTAK gaur be kalin!

Abendu erdixe ta hegoaixe puntuaz Alamedan batu diz beste behin be herriko PENTSIONISTAK. Puntualak beti lez hamabixak puntun zabaldu dabe pankarti (PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE BORROKAN) ta atzin 175 herrittar (EHBilduko 2 zinegotzi barne). 20 minutu bertan egon diz eta asteko barrixak azaldu dotxuez: alde batetik, aurreko astin udalak onartu daben moziñoin barri emon dabe, ixan be eurak aurkeztutaku 1080 €ko gitxieneko pentsioa eskatzeko, EHBilduko ordezkaixak baietza bozkatuben eta EAJkuk absteniu ein zin. Beste alde batetik, esan dabe Bilboa eta Galdakaoa juteko zuzeneko autobusak eskatzeko sinadurak batzen jarraitxu bir dela; bilketi etxen juteko abenduntzir mahaixak be ipiniko dizela egun berezi batzutan. Herritxar guztiontzat ixango da hau onuragarrixe. Danok siñatu! JO TA KE LORTU ARTE!

Badator 23. KORRIKA!

2024an ospatuko da 23. KORRIKA, HARRO HERRI lelopin Martxoak 14 tik 24 bittartin, Irunen hasi eta Baxonan amatxuaz. Ekimena hurreatu ahala albistik altzaten jungo gaz TURRUNIN, ibilbidi, noiz eta ze ordutan pasako dan herritxik, beran ingurun eingo dizen ekitaldixak eta abar. Hasteko 23. KORRIKAko mateixalak saltzen ipinikotxue AEKko herriko lokalin (Kofrai Zaharreko 2. solairun) azpixan agertzen dizen egun eta ordutegixetan. OndHARROko HERRIxe KORRIKIAZ BAT!

ARRAUN ONDARRU – OGIBIDETIK KIROLERA erakusketak!

Arraun Elkartin 50. urteurrena dala ta erakusketa erraldoi bat antolatu dabe. Herriko hiru toki desbardin ibiliko dabe horretako,lelengoku, Udal erakusketa aretun, bigarrena, Bide Onera zineko atarixan eta hirugarrena Artabide 21 eko lokalin (lenako Mapfreko lokalin). Lokal bakotxak beran egun eta ordutegixak eukikotxu erakusketak ikusteko. Gozatu ikuspegixaz!