Holako Espainiar asko bir genduke, hain ondo azaltzen daben estatuko herrixan nahixan gaixin. Atzanearte ikusi, benetan merezi dau eta.
Egilea: turrune
Gernikako akordixuk epaiketa eta atxiloketakin amaitzeko eskatu dau
Atzo atsaldin gernikako akordixuaz bat eitten daben herriko eragile ezbardiñak prentsaurreku emon eben. Ibon, Asier eta Urtzan zigorran berrespenan erabakixe salatuz. Eta edozein momentun emon leiken Urtzan atxiloketi salatuz. Gaur egungo testuinguru politikun edozein atxiloketa lekuz kanpo dala azpimarratu eben, konponbide demokratiku garatu eta baki eta normalizaziñoi lortzin kontrako eraso bat dala salatu eben.
GOSE, Ondarroako Kafe Antzokixan (martxoak 2) zapatu
Badator martxun 8xe…
Zapatun (martxoak 2) zuhaitz egune Ibaiondon
Pikoluk, Ondarruko ZUBI-ZAHAR ikastolan
Mendebaldeko Sahara, 37 urte okupata
Gaur 37 urte Espainik, Mauritaniak eta Marruekosek hitzarmen bat sinatuben, Mendebaldeko Sahara espainola ixatetik Mauritaniana eta Marruekosena ixatea pasateko. 37 urte Mendebaldeko Sahara espainolan kolonixa ixatetik, Mauritanian eta Marruekosen kolonixa ixatea pasa zana.
Ondarruko Udalak sahararran banderi ipini dau gaur ikurrinaz batea, sahararrak (euskaldunok latxeik) euren etorkizune erabakitzeko eskubidi dakarrela aldarrikatzeko. Geuk be bat etxen dou aldarrikapenaz. Sahara askatu!!!
Lan istripun salaketi eindde ONDARRUko portu sarreran
Eguaztenin Ondarruko J. Kalamendi arrantzontzixan gertatutako lan istripu salatu dabe ELA eta LAB sindikatuk gaur Ondarroako portu sarreran. 6 urtin 33 arrantzale hil dizela eta, sindikatuk “aski da” esan dabe. Arrantza munduko enpresei neurrixak hartzeko eta lan baldintzak hobetzeko exijitu dotze sindikatuk
Arrantzale bat hil da lan istripuz. Elkarretaratzi bixar,Ondarroako portuko sarreran
J. Kalamendi itsasontziko 49 urteko arrantzali itsosun hil zan, birako lehenengo maniobri eitten euazenin, burun kolpi hartute.
Euskal sindikatuk egoeri salatu dabe, «kezkagarritzat» joaz. Martitzen goixaldeko herixotzi gogora ekarritte, gehiengo sindikala Lan istripu gehiagorik ez lelopin batuko da bixar, 12:00etan, Ondarruko portuko sarrerako biribilgunin.








