Egilea: turrune
Maiatzak 1in, AITZOL ETXABURUk urtik beteten dotxuz. ZOIXONAK!!!
Ondarrutar mordo batek zoixontzen zatxuau zure egunin. Zure falti somatzen dou, bañe badakiau umoreik ez dozule galdu zazen tokixan eta onezkeo zaintzailetariko baten bat be ixe zoratu dozule. Eutsi lagun.
Horretaz gain, asti bixkat hartu eta idatzitsaxuen, herriko albistik kontatuz, eskutitzak gustokuk dotxuz te. Hau de beran “helbidi” momentuz:
AITZOL ETXABURU 375 338 B D2: Fleury Merogis, Maison de arret hommes. 7, Alée de Peupliers 91705 ste. Genevieve des Bois Cedex Frantzia
Maxatzan lehenin, gaztik be Markina!
LOREA ETXABURU hil dde
Aspaldixan makal eta gaxoik euan eta 82 urteaz hil dde LOREA. Zein zan LOREA galdetuko dabe askok. Donostin bixi zan Ondarrutarra, bañe beran herrixaz lotute euan emakumi ixan zan. Danan gañetik abertzali, bera ixan zan beste askoaz batea, 60. hamarkadatik aurrea eleiz jendik, eleiza ofizialaren jokaera kritikatzen zuenetako bat. Herrixak, diktadurapin bixi ban zapalkuntzi, eta elixa ofiziala, mutu eta gor. Horren aurrin, bera ez zan geldik geatu. Azpixan agertzen dan esku paperin, berak eta ABEL MUNIATEGIK goiko zinan emondako hitzaldixan barri.
Ondarrutar arraunlaxak(jubenilak) bateletako txapeldunak estatu mallan
BERRITXUn Gazte egune ospatzen da gaur, hasi diz udako jaixak.
Ernai-ren web orrialdi itxi nahi dabe
Audientzixa Nazionaleko Eloy Velasco epailik Ernai gazte antolakundin web orrixe itxitxeko aginddu emon dotsa polizixia. Beran esanetan, Xabier Lopezen hilketi salatzeko atatako kartelak “terrorismun goraipamena” etxen dau eta hori dela eta web orrixe itxitxi aginddu eta honen arduradune inputa dau. Maxatzan 9xan deklaratea jun bir de. https://twitter.com/ernaiOndarru
Zainddu Ibaiondoko arbolak!
Udalak herriko boluntaixukin batea arbolak landatu dotxuz Ibaiondon. Danon esku da horrek arbolak zainddu eta hazti. Erreka ondun basu hazten bada, onurak be danok jasoko douz eta: higaduri gitxitxu, uxolai aurre ein…
Udalan proiektuai buruzko informazinoi gexa hamen: http://bioaniztasuna.wordpress.com/
Zapatun, Gari (x2) Ondarruko Kafe Antzokixan
Ertzainak multak ipintxen Lekatxon, emakume baten herixotzi salatzearren
Aupa danori!!!
Kontu baten barri emon nahi deutsuegu Potxuak Martxanetik:
On dala hilabete batzuk, Euskal Herrian emakume bat erail ebela eta kontzentrazino bat egin genduan eskolapian, holako zeozer pasaten dan guztietan egiten dogun moduan, eskolapian erropak eskegi genduzan eta iluntzian kontzentrazioa egin genduan.
Kontzentrazioan gagozela Ertzainak azaldu ziren eta pankarta eusten euazan lau laguneri identifikatzeko esan eutzen, kontzentrazio hori ez egoala eskatuta eta. Orduan euretako baten azaldu eutzen, Lekittoko udaletxiak holako kasuetarako protokolo bat daukola eta kontzentrazioa egitearena bertan dagola.
















