Gaur, Urtarrillak 26 (baixaku) PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA! enkarteladi.

PRESO ta IHESLAXAN ETXERATZIN aldeko aro barri baten atarixan gaz ta inddar guztik ipini birdouz falta douzenak gure artea ekarteko. Kale mobilizaziñoikin jarraitxu birdou amaierako helburu lortzeko. Gaur Urtarrillan 26 ( hilleko azkan baixaku) batuko gaz arratsaldeko 7:30 tan Alde Zaharrin ta enkarteladan jungo gaz Alameda arte. DAN-DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!

TRIPONTZIxan zenbaki irabazlik!

Azken hilabetitan Tripontzia zozketi eskutik eskure ibili eta gero, sarixe zozketatu de! Ixez Ondarrun geatu zan sarixetako bat bañe aurten lehengoku Bilboko alde zaharrin saldu de eta bigarren sarixe Lakuan (Gasteizen). Zoixonak irabazliai eta bestioi, Burujabetzin bidin danok gaz irabazlik! Azpixan dakazue urten daben zenbakixak.

PENTSIONISTAK pankarta atzin gaur be!

Egueldi mamuaz batu diz gaur be Alamedan eguerdixan herriko edadekuk. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta atzin 140 pertsona (tartin alkati eta zinegotzi bat). Bertan 20 minutu egon diz ta astin egon dizen barrixak ezautu ta gero (siñadurak batzen jarraitxuko dabela baieztatu dabe Galdakaoko ospitxalea eta Bilboa garraio publiku ugaritzeko), datorren astin be han eongo eidiz esaten amatxu dabe. JO ta KE LORTU ARTE!

Urtarrillak 29 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, WINTER IS COMING? Evolucion del Mar Cantabrico en los ultimos 130.000 años!

2024 urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren Giltzak Elkartekuk Urtarrillaren 29 rako. Kantauri itsosun eboluziñoi 130.000 urtin tzir aztertuko dau BLANCA MARIA MARTINEZ GARCIA geologuk. Kostaldeko herrixe dan neurrixan guri, gaxe bertatik berta ikutzen gatxu. Gogoratu arratsaldeko 6:30 xetan hasiko dala hitzaldixe, hurreatu zeube entzutea!