Egilea: turrune
Elkartasune, hondartzetan!
Abuztuak 4 (domeki) truke azoki gaztetxin
Kresalan ikastaruk, jaxetako
Gure arraunlaixak, euskeraz!
Hilan 31n jokatu zin Lekeition Euskadiko Traineru txapelketak eta emakumezkun kasun, Zumaixak irabazi ban. Bertan, Nagore Osoro eta June Aranbarri ondarrutarrak aritzen diz.
ETBn ikusteko aukeri egon zan eta “gutzako normala dan modun” Nagore Osoro patroi ondarrutarrak euskeraz berba eitteban beran arraunlaxakin. Patroik mikru eruten dabe eta argi eta garbi entzuteko aukeri euki gendun telebistaz jarraittu gendunok.
Zapatuko estropadan be Antiguako Amako patroik euskaz berba eingo dotse arraunlaixai, BAINE ZORITXARREZ, GITXI DIZ, ARRAUNE MODUKO KIROL BATEAN, EUSKARAZ BERBA EITTEN DABEN PATROIK. Askok badakixe euskeraz baine…
Animo gure arraunlaixai. Irabazi edo galdu, gu beti zeuekin! Herrikuk zazelako eta euskaldunak zazelako!
PLAZAGAIN 2013
Abuztuak 3 (zapatu) Ondarroako XXIX. bandera
Erreka bete batel
Abuztun hasieran, 3 egun, 3 ekintza, gure preso ta iheslaxan alde
Saturran, atzea be zikinddute
Hauxe mezu jaso dou Saturranetik:
Banator osteabe Saturran aldetik.
Pasan astin 800 arrain baino gexa agertu zin hildde gure errekan, ta gaur “harri” diferentik agertuaskuz. Bueno harrixak ero…koipe bolak! “Salmueri” deitzen di koipe bola honek eta kontserberak ibiltxen dabe. Atzo erreka parin euazen bakarrik eta gaur hondartza jun eta ezin zan ibili be ein. Ibili esaten dot ze usaine? Etorri, ikusi eta usainddu.


















