Punkixak bixik daz

Londrestik jaso douen mezu de hamen erakusten dotzuauena, Iggyk gure laguntzailik bixaldu dozkun korreu:

Atzo gabaz kontzerto punk baten jo gendun eta argazkixan agertzen dan taldi, lagun batzuk diz, The Restarts, kanta bat ata dabe INDEPENDENTZIA ixenaz Euskal Herrixe atxik.

Eskerrik asko Londresko barrixak bixaltzearren. Eta munduntzir zabizen ondarrutarrok gonbidatzen zatxuau zazen lekuko gauza interesgarrixai buruzko argazkixak bixaltzea!

20130823_235314

Jaxak burutik ezin kendute…

Jenti argazki gexa bixaltzen dakau. Hamen dakazuez…

IMG_1099

IMG_1177

Gitarra bat eta kantateko goguk, giro ona ipintxeko nahiku diz!

IMG_1192

IMG_1236

Bollywoodeko aktorik kriston anbienti ipiniben egun guztin zir Kuadrila Egunin.

IMG_1386

IMG_1382

“Ama eta aita, aurtengo jaxetan formal-formal ibili na!”

IMG_1213

IMG_1214

Bixaldu, bixaldu argazki gexa!

Noiz jun zinen azkanengo Kalamendire?

Mendire juti aukera ona da jaxetako zoramenak albo batea laga eta lasaitxasune topateko.
Udalak martxan ipini dau “inguruko mendiak” kanpaini, jenti mendire jutea animateko. Horretako fitxa batzuk eitxuez. Lehenengoku, Kalamendiku. Hamen dakazue pausoz pauso Kalamendire zelan aila.

http://issuu.com/kirolagenda/docs/kalamendi

Kirol Batzordin orrixe:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Orrialdeak/Deportes.aspx

mendia

Herriko gaztik Bilbon

Andramaixetan txosnetan jo ta ke biharrin ibili eta gero, herriko gaztik Bilboa jun diz, bertako txosnetan turnuk betea. Baine dana biharra be ezileike ixan, eta goxi poteu etxeko aprobetxa dabe.

Badakiau Ondarrutik jente asko juten dala Bilboko txosneta esko bat botatea. Animo danoi, eta eskerrik asko!!!

IMG_20130820_124958

IMG_20130820_125003

IMG_20130820_130434