Urtero lez asko ixan di berta jun dizen herriko aringaingalaxak. Egueldi gozu ez dabe euki, euri eta haxik gogor astinddu dotxuez, bañe amatxu eta gero merezi ixan dauela diñue. Hamen berta jun dizen birek bixaldu dozkun argazkixe
Egilea: turrune
Azaroak 16 (zapatu) HERRI BAZKAXE Txokun, KIRRUn kuadrillik antolatute
ERRIGORA ekimena: Nafarroako hegoaldin euskeriai laguntzeko, ONDARRUn
ERRIGORA egitasmuk Nafarroako hegoaldeko nekazaritzi bultzatu nahi dau. Merkataritza globalizatuk etekin gitxi lagaten dotze bertako nekazarixai. Euskal Herriko etxitan zonalde horretako produktuk konsumitzik garrantzi handixe dauke. Egitasmo honeaz “zona no vascófona” dalakun euskeri bultzatu nahi dabe, baitxe be. Hori guzti auzolanin oinarritute, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarea elkartik batu diz kanpaina hau aurrea atateko.
Argazkixan agertzen dan otzara izugarrixe 50 eurotan saltzen da. Nafarroako hegoaldeko produktuk diz, kalitate maila altuko produktuk eta nekazarixan biharra aitortzen dabenak. Edozein dendetan kobrako dotzuen prezixu de, bañe, hainbat jenden lanai esker, prezixo honen %25a euskerintzat ixango da.
ONDARRUn KANTTOIPEn zabaldu dabe lokala honek kajak saltzeko. Oso erreza da berau lortzi. Jun berta, emon ixena ta helbidi eta etxea erungotsue kaji. Egunero arratsaldeko 6tatik 8etara egongo diz bertan hillan 15a arte.
Ohar txiki bat: ezetz igarri bideuan agertzen dizen egurrezko kaxak, nungo herrixan jaso dotxuen?
















