Atzo arratsaldin ein zan ekitaldiko argazkixak diz beheian ikusiko dozuezenak, performanze, andrabanda…
Egilea: turrune
Indarkeria matxista denon ardura da
Aurten 56 emakume hil dituzte. Emakumeon aurkako indarkeriaren aurpegi basatiena. Baina indarkeria matxistak aurpegi ezberdinak ditu: fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa, sinbolikoa eta instituzionala.
Emakumea izate hutsagatik jasaten dugu indarkeria matxista. Izan ere, zein emakumek ez du beldurra sentitu gauean bakarrik kalean ibiltzeagatik? Edo argi eta garbi esanda, zein emakumek ez du pentsa bortxatua izan daitekela?
Elizak, gobernuak, instituzioak, farmazeutikak, komunikabideak, publizitate enpresak, gizonak,… gure gorputzen jaun eta jabe direla sinetsi izan dute, eta egunero-egunero egin ahal duguna eta egin behar duguna esaten digute.
Feminismoari esker emakumeok gure gorputzak gureak direla ikasi dugu. Jabekuntza eta autodefentsa bezalako baliabideen bidez indarkeria matxistari aurre egiten.
Emakumeon aurkako indarkeria denon ardura da, arazo soziala baita. Jendartean egunerokotasunean eta era “naturalean” eman ohi diren hainbat jarrera eta portaera onartezinak direla adieraz genezake. Beste aldera begiratu beharrean, gure inguruan gertatzen diren egoera matxisten aurrean zerbait egin dezakegu. Posible da berdintasunean eta askatasunean oinarritzen den mundu hobe bat eraikitzea, eta hori denon esku dago.
Uxu Ondarroako emakumeen taldea
RADIXU irratixe 48 ordu gelditxu baik
ELKARTASUNAI epaiketarik ez!!!
ARRAÑE?
Urak hondartza ekarten dabena
Ureta botaten douzen zamarrak ez diz desagertzen, eta hondartzan agertzen diz.
Beatu Ondarruko eguzkik Arrigorri hondartzan atatako argazkixak:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/11/17/urak-dakarrena-hondartzan-agertzen-da/





Azaroak 28 (eguena): ‘Ez da kasualitatea’, bertso saiu ETXELILAN
Punta puntako bertsolarixak datoz Etxelila, azarun 28xan, eguenin, 18:00etan egongo dan saiun parte hartzea! Ez da kasualitatea bertso saio musikatua.
ABENDUROCK 2013 Mutrikun
Beatu zelako egitarau ata daben Mutrikuarr@ck abendurako, ez daz geldik egoteko.
Hauxe idatzixe bixalduzku antolatzailik
9. urtez jarraian, Mutrikun AbenduRock rock-emanaldi sorta izango dugu aurtengoan ere, neguko gau hotz-ilunak argitu eta berotzen dituen hilabete osoko rock egitaraua, Mutrikuko Rock Kolekboak antolaturik eta Gazte asanblada, Udala, zine forum taldea eta herriko taberna desberdinen laguntzarekin antolatutako ekimena. Kontzertu guztiak ostiralez izango dira, abenduaren 21eko ROCK GAUA izan ezik (Larunbatez) eta gaueko 11etan hasiko dira, GUZTIAK DEBALDE!!!
Prentsaurreku LYONgo kartzeli dala ta, gaur ALTZAn
Gaur goxin LYONen dazen preso politikuai elkartasune erakusteko agerraldixe eindde Herrerako plazan (Donostin), bertan adi egoteko eskatu de, kartzela hortan gertaten dizen eskubide urraketak dizela ta.
Beste alde batetik, astelenin epaituko dotxue 3 gazte Ondarrutar LYONen dazen presuai elkartasune erakustearren eta multa handixak eskatzen dotzelako bono laguntzak ata diz eurai laguntzeko, erosi betiko lekutan














