Hasi gaz jasoten euskera eguneko herritxarran argazkixak. Hamen hau, Aurrerakuk atatako argazkixakin. Bixaldu zeuenak be!
Ikastolatik jaso douzenak:
Eta institututik:
Gaur euskerin egune, eta Ondarruko kalik euskerin aldeko aldarrikapenakin agertu diz.Baten batek esan leike, Ondarrun euskeraz bixi gazela eta eztala ixe aldarrikatzeko. Benetan? Ze hizkuntzatan etxesku INEMea juten gazenin? Eta herrixan dabizen ertzainakin ze hizkuntzatan ein bir ixaten dou berba? Eta Osakidetzan, beti euskeraz etxesku?
Bixaldu zeuen euskera eguneko argazkixak, eta Turrunin argitaratuko douz!
Bixar kirol batzordi ospatuko da eta aurtengo kirol galan sarixak zeinei emon erabakiko dabe. Datorren urteko kirolan histoixiai buruzko beki zeinei emon be erabakiko dabe. Nahi dabenak bixar dauke aukeri, martitzena, arratsaldeko 19:00rak udaletxin.
Gogoratu udaleko batzordik zabalik dazela! Parte hartu!
Kanpaina horren barrun, eta beste ekintza askoren artin, CATALUNYAK independentziaruntz daukan prozesuai elkartasuna adieraziz, eta geuriai laguntzeko, Catalunyako loteixa nazionaleko biletik saltzen hasi diz.