Atez ateku Ondarrun bideragarrixe dan aztertzeko eskatu dotsa Ondarruko Udalak eskualdeko Mankomunidadiai

P1060678

Gaur prentsan gauza asko irakurriko zenduezenez, guk komunikabidik jaso douen udalan oharra osoik argitaratzen dou:

2014an eskualdeko hondakinak eta zamarrak batzeko dagoen kontratua amaitzen da.

Hori dela eta 2013 hasieran Lea Artibaiko Mankomunitateak ikerketa bat agindu zuen, eskualdeko hondakin bilketaren egoera zein zen ezagutu, eta alternatibak proposatzeko. Baldintza bakarra ipini zuen: etorkizuneko aukera guztietan organikoa banatuta jaso behar zen.

Ikerketak bi datu argi laga zituen: bata, gaur egun eskualdean oso gutxi bidaltzen dela birziklatzera; bestea, eskualdeko herririk gehienetan atez ateko hondakinen bilketa pertsonalizatua izango litzatekeela gehien birziklatuko lukeen eta kostu txikiena izango lukeen sistema.

Ikerketa horren emaitzak hartuta, Ondarroako Udalak parte hartzeko prozesu bat ipini zuen martxan udazkenean. Datuak erakutsi eta herritarrekin sistema desberdinen abantailei eta desabantailei buruz berba egiteko. Batzarretara agertu ziren gehienek argi esan zuten Ondarroarako atez atekoa izango litzatekeela bilketa sistema onena, gehien birziklatzen duena delako eta gainera etorkizunean gastu gutxien edukiko lukeena delako.

Irakurtzen jarraitu

GATIBU herri harresixai kantaten

Alex Sardui gidatutako taldik herri harresi desbardiñai eskeinitako kanti de azpixan entzungo dozuena, bideoz lagundute. Esan beharrik ez da ONDARRUko irudixak askotan ikusten dizela.

Bideue amaiera arte ikusten badozue ,TURRUNE atxatzen dauela ikusiko dozue,egun horietan hainbat irudi argitaratu genduzen eta zein baliogarrixak ixan dizen konturatzen ga on.

Eta albiste honeaz lotute gogoratu, Olentzeroi eskatzi RESIST ONDARRUk ata daben DVDi. Saltzen daz herriko taberna desbardiñetan, Zurru Murrun, eta bebai Lekatxo, Mutriku eta Bilboko taberna batzutan. Edozein ordenadoretan ikusten da eta dvd barrixetan (zaharretan arazuk emoten dau).

resist