Atzo zalakun, 40 urte CARREROk hegan eibala

carrero

Bixar beteten diz 40 urte CARRERO BLANCOk, Francon seme kutunak, hegaldi entzutetsu eibala. Pertsona gorrotatu zan euskaldunon artin, ta hori zala ta, ETAk hartu ban erabakixe bistatik kentzi. Ekintza honen egilik, Comando TXIKIA ixena ipinitzen euran taldiai, EUSTAKIO MENDIZABALen omenez. Esan eta ein.

Esan birdou, sasoi hori bixi ixan gendunak, Euskal Herrixan ekintza hori ospatu eizala, kantak ata zin, txanpan botilla bat baño gexa zabaldu zala,..

ETXELILAN jo ta ke dabiz… eta zeure zain daz!

dantziOndarruko Emakumeentzako Jabekuntza Eskoli aurrea du eta pasan astin amatxu ben “Dantza, artea, feminismoa eta gorputzak” ixeneko tailerra!! Hamen euran argazki bat! Honez gain, gai ezberdinetako ikastaruk daz: Osasune, korto grabaketi, kulltura arabiarra, historia, transfeminismoa, literatura… Animatu parte hartzea!!!

Informazinoi nahi ixan ezkeo:

ETXELILA Emakumin Topaleku | Artibai 3, 2.pisua (Ondarru) | Telf: 946134008 | etxelila@ondarroakoudala.net

Agur eta ohore, Juanito Arantzamendi!

Gaur hildde Juanito Arantzamendi Ondarruko euskaltzale eta abertzali.

180 73 Amnistia

Gudari abertzali ixan zan 36ko gerran, frankistak preso hartu ben eta esklabo lanak ein bir ixan zitxuzen “trabajadoritan”. Halan da be, gerra ostin Ondarrure buelta eiban, eta herrixan euazen EAJko militantikin bihar klandestinu etxen hasi zan: propagandi banatu, adibidez.

Herriko gaztik mugimendu abertzale barrixe sortu ben 60. hamarkadan, eta Juanito gaztiai laguntzen be ibili zan. Franco hil eta gero, HBko militanti be ixan zan. Ondarroako Ezker Abertzalik dauken artxibutan han agertzen da Markos Gabikaz, Edurne Arrizabalagaz, Karmele Urrestiaz eta Anabel Zubikaraiaz batea zelan zabaldu ben lelengoko aurrezki libreti. Gaur egun SORTU alderdiko kidi zan (zaharrena ziurrenik).

P1030927

Abertzale belaunaldi batetik besteako zubixe ixan da Juanito. Urte gatxenetan aberrixan aldeko maittasune bixik mantendu daben belaunaldiko kide.
Eskerrik asko Juanito, bixotz-bixotzez!

(Juanito, atzin, jarritxe. 97 urteaz Alamedan, Urtzai elkartasune erakusten)

P1050413

“Denak ala inor ez” dinamiki martxan!!! ERNAIko gaztin eskutik

denakalainorez-2

Preso ta iheslaxak bixi daben egoeri zabaldu eta horren aurrin konpromisuk hartzi da dinamika  honen helburu nausixe eta nahiz eta Euskal Herri guztire zabalduko dizen ekintzak, honek diz gure eskualdin eingo dizen lelengokuk:

-Abendun 26xan, 17:00etan: Bikote harremanak kartzelan, hitzaldixe Mutrikuko gaztetxin.

-Abendun 27xan: Preso eta iheslaxan aldeko bertso afaixe, Lekeitioko ikastolan.

-Urtarrilan 17xan, 19:30ean: Espetxi eta espazixu, ekimena Oier Gonzalezen eskutik Mutrikun.

Esan birde bi hileko iraupena eukiko dabela kanpaña honek eta amaieri otsailak 8xan ixango dala.