Herri batzar zabala deitxu da Udalak gaur arratsaldeko 6:30 xetako Kofrai Zaharrin. Bertan azalduko diz 2026ko udal aurrekontuk, inbertsiñoik,proiektuk, ekimenak…aurtengo bideorrixe, funtsin. Bixarko Ondarrun zimentuk ipintxen!

Herri batzar zabala deitxu da Udalak gaur arratsaldeko 6:30 xetako Kofrai Zaharrin. Bertan azalduko diz 2026ko udal aurrekontuk, inbertsiñoik,proiektuk, ekimenak…aurtengo bideorrixe, funtsin. Bixarko Ondarrun zimentuk ipintxen!

Gaur ospatzen dou Euskal Herriko herri askotan Santa Ageda bezperi gure ohitxurai jarraituz ta horreaz lotute Santa eskin urteteko illuntzi ixaten da, kalez kale edo baserriz baserri koplak abesten. Gure arbasuk holaik gogoratzen ben egun hau: Neguko solstizixu ta gero, egune luzatzen hasten danin, zuhaitz adarrak kimu berritzen hasten diz eta orduntxe ixaten da zuhaitz adarrak kimatu edo inausteko garaxe. Hala, naturin esnatzi ospakizun bihurtute neska/mutilak kopla kantari ibiltzen zin etxeik etxe janari eske, eta gero, lortutakuaz, mutil eta neska danak batea afaltzen ben.
Geroa, ikastetxetako umik, lagun taldik eta hainbat herri talde batu zin ohitura horrei jarraipena emonaz, behian ikusiko dozuen latxeik bideuan. 1993ko otsailak 4an grabataku de (on dala 33 urte) Ondarruko Amnisti taldeko Santa eski (Preso ta Iheslaxai laguntza ekonomiku batzeko helburuaz).
Pantailak Euskaraz elkartin “Urak eginen du bidea”dokumentalan proiekziñoi eta hitzaldixe antolatu dau herriko Berbalaguneko taldik gaurko (Otsailak 3) Kofrai Zaharreko 2.solairun arratsaldeko 5etatik aurrea. Hizlari lez IORITZ GONZALEZ LERTXUNDI ibiliko da.

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 46 urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kidi, eta herrixaz konprometiute.
Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.
Ez zatxuau ahazten!



ELA, LAB, STEILAS, Etxalde eta Hiruk (Hego Euskal Herriko sindikatuk) deitxute martxoaren 17rako greba orokorra iragarri dabe, Hego Euskal Herrixan Lanbide arteko Gutxieneko Soldati (LGS) propixu (1.500 € / hilean) defendateko.
Herrixan deialdi horreaz bat etxeko eta motorrak berotzen juteko, batzar bat eingo dabe datorren eguaztenin (Otsailak 4) arratsaldeko 6retan Kofrai Zaharrin.

Dagoeneko martxan hasitxe daz kontzientziaziñoi kanpañi aurrea erunaz greba egunan ingurun. Pankarta bidez, triptikuk zabaltzen, eskualdeko batzarrak etxen…batu zeube borroka!


ARTELAN elkarteko Iñautexetako egitarau jaso dou. Lantzoiaz eta Akuliaz tanborra joten nahizue jun? Ba, Otsailan 8xan (domeki) eingo da entsaxo bakarra arratsaldeko 7retan Artelaneko tallerrin.

Horretaz gain, Otsailak 14an (zapatu) eta 17an (martitzena) ixango diz pasakallik LANTZOIN ongi etorrerakuk eta AKULIN enterrukuk azpixan agertzen dizen ordutegixetan. Presta mozorruk eta saltoka etxeko gogu beste guzti berez etorriko da ta.

Azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak. GU geurikin, Aupa AURRERA tra ka tra!

Urteko lelengoko enkarteladi eingou ongo gaur, baixaku, PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lelopin, Euskal Herriko herri gexenetan etxen dan latxeik. Ondarrun, Alde zaharretik urtengo dau ibilaldixak arratsaldeko 7:30xetan eta Alamedan amatxukou Eusko Gudariak abestuz. DANAK ETXIN IKUSI ARTE! JO ta KE!

Ongo Zapatun Urtarrillak 31an antzezlana eskeiniko dosku artista handi birek, Destiny Driver ixenburuaz. Berez hiru emanaldi ixango diz, lelengoku arratsaldeko 6retan hurrengoku 7retan eta atzana 8retaku ixango da. Arratsalde pasa etxeko aukera ona!

GURE ESKUk urtero antolatzen daben zozketin zenbaki irabazlik urten dabe gaur eta aurten eztou euki suerteik Ondarrutarrok, nahiz eta ez gazen apartin ibili. Lekatxon eta Portugaleten saldu diz boleto irabazlik,14.605 zenbaki nausixe eta13.837xe bigarrena. Aurten ixe ixe eskun eukirou ea datorren urtin hala dan.
