Iheslaxai arnasi emoteko prest agertu gaz ONDARRUTARROK. Iheslaxan kolektibuk konponbidin eta herriratzin bidin pausuk emotea duzela esan dabe, euran Arnasi herrixe dala eta GU Arnasa hori emoteko prest gaz!
Egilea: turrune
Geure elkartasune Alfonso Zenon abokatuai
2010in Ondarrun ertzainak einddako atxiloketak eta gero, Alberto Zenon abokatuk torturak salatu zitxun. Lau urte berandua, Zenon abogauk 10.000 eurotik gorako multi jaso dau, harek torturak salatzearren. Argi da hamen torturak ez dizela inbestigaten, eta gainea torturak salatzen dotxuzenai multak ipintxen gakozela!
Geure elkartasun guzti Zenonei!
Informazinoi gexa: http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140325/condena-economica-contra-el-letrado-alfonso-zenon-por-acusar-a-rodolfo-ares-de-ordenar-torturas#
LOMCEi aurre eitteko dinamiki ipini dabe martxan LEA-ARTIBAIn
Espainiar Gobernuk LOMCE hezkuntza erreformi onartu eta indarrin jarri badau be, 2014-2015 ikasturtin martxan jarteko arazo teknikuk daukez. Halan da be, datorren ikasturtin eta hurrengokutan lege horren aplikaziñoiai baztertu eta Euskal Herrixan «behar eta nahi den» hezkuntza sistema egituratzeko, pausuk emoti ezinbesteku dela ikusten dabe Lea-Artibaiko talde dinamikako kidik. Nabarixe da Lea Artibain hezkuntzako kide (irakasle, guraso, ikasle,…) gehixenon erabateko aurkakotasune hezkuntza erreformiai, eta argi adierazi behar dou zentralizatzalli, adoktrinatzalli, uniformatzalli, atzerakoi, segregatzalli eta elitisti dan lege hau gure herrixetan inposatzi ez douelala onartzen.
Horreaz batea, ezinbesteku dela ikusten dou azken hamarkada luzitan inposatu nahi izan doskun lege eta dekretun gañetik josten jun dizen bestelako hezkuntza ereduai jarraipena emon eta hezkuntza sistema propixun garapenin pauso barrixak emoti.
Informazinoi gexa, hamen: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/03/26/lomce-legeari-aurre-egiteko-dinamika-jarri-dute-martxan-lea-artibai-eskualdean/
Eguenin (martxoak 27), “KONPOTA” antzezlana Kofrai zaharrin
Martxoak 27 (eguena) Ondarruko ikaslik Bilboa duz!
Ondarruko zinemagilin lanan ESTREINALDIXE!!!
“Emakumik kamera atzin” Emakumin Jabekuntza Eskolako ikastaroko parte hartzailik trailer bat grabatu dabe ikasturte honetan.
Eguenin, martxoak 27, 19:30tan estreinatuko dabe trailerra Etxelilan.
Sarrera libri eta debalde danantzat! Eta ostin luntxe eongo da
*eskerrik asko Aitor Janaridendakuai dendi erabiltxen lagatearren grabaketako.
Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak,
Martxoak 29 (zapatu) GURE ESKU DAGOn ekitaldixe BILBOn
Martxoak 26 (eguaztena) hitzaldixe, Banka etikuai buruz
Etxelilan martxun 28rarte, herriko ikastetxitako ikaslik eindako artelanak ikusgai
Etxelilan Munduko Emakumeekin elkartasuna gaxe lantzen dazela eta, Hezkidetza Egitasmun bitxartez herriko ikastetxita salto ein dabe. Antolatu dizen erakusketa eta ekintzeta hurbildu diz (bisita gidatutan), eta eskolak be gaxe landu eta ekarpen bat ein nahi ixan dabe. Emakumeen Nazioarteko eguna eta Munduko emakumik elkartzen dotxuzen arte lanak eitxuez herriko ikaslik.

Ondarruko Gure Esku Dago, lan eta lan
Gaur goix guzti egon diz Gure Esku Dagokuk jenti giza-kateako apuntaten. Bertsolaxan laguntzi be euki dabe. Ixe 200 pertsona apuntata ei daz, baine Ondarrun gitxienez 500 bir diz. Gogoratu ekainan 8xan Durango eta Iruña batu bir douzela, alkarrei esku emonda. Herri bat gazelako, eta geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakauelako!
Iruñan hasi ei diz entsaxaten!











