ANIMA ETA URREATU KIROLDEI AURRERA!!
ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI +60
Bixar, hilak 30(baixaku), LAB kalin eongo da euskal presun eskubidik errespetatuak izan daitezela exijitzen. Oraingo honetan gaixotasun larrixak dauken euskal presun etxeratzi eskatuko da bereziki, horretarako osasun arazo larrixak dakarren presun herrixeta mugatuko diz mobilizaziñoik. Bixar baixaku ONDARRUko LABeko egoitzan delegatun batzarra eingo dou goxeko 10:00etan, gero 12:30xetan Instituto aurrin hasi eta Alameda arte manifi eingou IPARRA eta gaxoik dazen beste preso guztik herrire ekartin alde. Institutun ikaslik geldialdixe eingo dabe manifa juteko. Deialdixe herrittar guztiai da zabaldute. IPARRA GALDU BAIK, IBON ETXEA.
Ekainak 14rako Udaleko Bardintasun sailak jardunaldi oso interesgarri batzuk antolatu dotxu, harresixan bi alditako emakume saharauixan ingurun. Bertako emakumik etorriko diz Ondarrure, euran esperientzixin barri emotea. Ez galdu, aukera ederra ixango da eta. Ixena emoteko azkanengoko egunak diz, eta nahi dabenak email bat bixaldu bir dau honaxe: etxelila@ondarroakoudala.net

Parte hartuko dabe:
Warda Abdelfah Ahmed (Tindufeko Errefuxatuen kanpamenduetatik), Lala Khaidouma (Lurralde okupatuetatik), Mariam Hasenna(Herri Saharauien diasporatik), Arantza Chacon (Herri Saharauiarekin elkartasun taldetik).
Eztabaidak, Kale ekintzak, Bazkaria, Haima, Erakusketak… Eta gehiago!!!
Goazen Mendebaldeko Emakume Saharauiei gure elkartasuna adieraztera! Animatu zu ere!
Ingeniero nuklearra zaz baine, Radixu mobilin ezin ipinitxe zabiz???
Hamendik aurrea errez-errez dakazu! Honetxek di segi enbizuzen pausuk Radixu edonundik entzuteko (tablet eta mobiletan, bai Apple edo Androidetan):
– Deskarga Tunein aplikazinoi (debaldekure)
– Topa “radixu” bilatzailin
– Emon Play!
www.radixu.info – 105.5FM
Lelengo ta behin eskerrak emon bitzau gure eskaeri aintzat hartu daben irakurliai, argitxuzkulako gure zalantzak; esan doskunez, 1980 inguruku zan erakutsi gendun pegatini, ta hori baieztateko, sasoi hartako KAMIÑAZPIko auzo elkarteko aldizkarixan azala bixaldu dosku.
Aldizkari horretako orrialde bat be bixaldu dosku, bertan sasoi hartako auzotarran kezkak erakusten dotxuez.
Notizixa oso onak dakauz: ekainan 20xan Beikozinik atik zabalduko dotxu. Eta zelan zabaldu gainea! Berri Txarraken kontzerto bateaz!
Seguro gaz Beikozinin momento ederrak bixiko douzela hurrengo urtitan, eta munduko suerteik onena opa dotsau proiekto barrixai. Animo proiektu bultzatzen dabizen herritxarrai!


Beheiko argazkixe, IBONen senidik eusko legebiltzarrin ein daben gaurko agerraldixana da.

Eta bittartin legebiltzarran aurrin eindan elkarretaratzi, zapatun ONDARRUn eingo dan manifin deialdixe eitten



Azkenengoko txanpako helburu bakarra ipini dabe Ondarruko GURE ESKU DAGOkuk, 1000 lagun eruti Giza katea. Ixenik ez badozu ondioik emon, denboriaz zabiz.
Bide batez, hamen antolatzailik zabaldu daben oharra, bertan egunin zer ein bir dan jakitxeko:
Kaixo lagun:
Ekainaren 8an burutuko den giza katean parte hartzera zoazenez, bidaltzen dizuegu ohar hau.
Giza kate honen antolaketa ahalik eta egokiena izan ditzan, hona hemen kontutan edukitzeko aholku edo gomendio batzuk: