Eta zu, Elorrixon egon zinan?

Giza kateko argazkixak jasoten jarraitzen dou. Bideo bat be preparaten gabiz, Elorrixon egon ginan ondarrutar guztik agertzen gazena. Laster erakutsiko dotsuau. Bitxartin, segi zeuen argazkixak bixaltzen!

P1080614

P1080577

P1080599

P1080565

P1080589

P1080582Eta ez ginan bakarrik ELORRIXON eon, hau argazkixau NAFARRUn atataku de eta bertan geure herrikidik agertzen diz

nafarroan

Hau ez da amaieri; hasieri baño ez da. ZOIXONAK DANOI!

zorionak eta mila esker

Gaur Euskal Herria argi ezberdin batez esnatu da, itxaropentsu.
Gure izerdi tantak jendetza baten emozio malko bihurtu genituen atzo.
Aurpegi zoriontsuak eta ilusioz betetako begiradak ikusi genituen nonnahi.
Gure kanta, ♫jende zoriontsua herri libre batean♫, egi bihurtzeko urrats handi bat eman genuen.
Baina ez ahaztu, hona, gure lanak eta indarrak ekarri gaituztela, eta hau bidaiaren hasiera besterik ez dela. Ez dezagun orain, beste batzuen esku laga gure esku jarraitzen duena, gure bidea.
Milaka lagun elkarri, ezberdinari, eskua emanda, geldiezinak gara, horregatik, gure eskuak zabalik jarraituko dute, esku berrien beroaren zain, elkarlanerako gonbitea berriz luzatuz, gure artean lekua eginez, bileretan aulkia gordez. Arrakastak ospatzen ohitzen hasi beharko gara, irribarrea ahoan itsasten ikasi dogun moduan. Hurrengo urratsa elkarrekin pentsatu eta emateko eguna helduko da, ordura arte, disfrutatu daigun lortutakoaz.
ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!
Ondarruko Gure Esku Dago

P1080541

P1080618

P1080587

P1080604

P1080566

xy

Kuriosidade lez, beatu Ondarrutar batek INDIXAtik (Varanasetik) bixaldu doskun argazkixe, giza katiaz bat etxeko.

varanastik

Eta oingoz amaitzeko, beste batek idatzi dosku esaten, bera 90.kmetrun (Uharte Arakilen) eon zanela usurbildarrakin batea.

Bixaldu argazki gexa!

Agur eta ohore, Bitxore!

GABONAK

Gaur Ondarruk pertsona handi bat galdu dau: Bitxore Laka. Elorrixon jakinddou herixotzin barri, eta bertan euazen ondarrutar guztik txalo zaparrada bateaz jaso dotxuez Bitxorek einddako erraldoik.

Gauza asko esan leikez Bitxorei buruz. Urtitan egon zan Kataluniako auzo pobritan biharrin, bertako biharginai laguntzen talde erlijioso bateaz. Frankismoko urte gogorrak zin, eta emigrante asko biximodo hobe baten bile jun zin Kataluniako hirixeta biharrea, baldintza oso gogorretan. Bitxore hantxe egon zan.

Gero Ondarrure etorri zan, eta elixa ofizialetik aldentzen jun zan, herrixan sortzen euazen mobimiento alternatibutan parte hartzeko. Behian dakazuen argazkixe, adibidez, 1972xan mendixan einddako ezkontza bateku de. Gitarriaz agertzen da.

Arte sorkuntzi ixan da beran pasinoi. Beran erraldoik Euskal Herri guztiko jai eta manifestazinoitxan ikusi douz, urti jun eta urti etorri. Ondarrutarroi laga doskuz geure ixakerin parte bihurtu dizen jai eta pertsonajik: San Junetako akelarri, Akuli, Lantzoi… Ehunke ondarrutarrei arti sortzen be erakutsi dotsa beran Artelanen.

2

Gatxe ixango da berak lagatako hutsuni beteti.

Bitxore, eskerrik asko eizun bihar guztiatxik! Ez zatxuau sekule ahaztuko.

Bide batez, aldarrikapen bat nahi dou ein: ONDARRUK BITXORE IXENEKO KALE, PLAZA EDO ESPAZIXO BAT BIR DAU, jentik ez ahaztuteko zein ixan dan.

bitxore 1972xan ezkontza bat mendixan

Gaur 1360 ondarrutarrek alkarrei esku emon dotsau

Gaur 8 ondarrutarretik bat herritxik junde Elorrixoa, alkarrei esku emon eta geure etorkizune erabaki nahi douela esateko. Ikusgarrixe ixan da, zoragarrixe! Zoixonak antolatzen ibili dizen danai!

Argazki asko gaz jasoten, eta danak ipiniko douz Turrunin.

tu

 

portuko irteri

 

1Aspaldi arraunin ibili baik, gaur ISIDROk gogor eraitza erramuai, beatu bestelan argazkixai

3

6

eurak

 

16

12

11Gaur iñoiz baño gexa ONDARRUko erraldoik gure ikur bihurtu diz (BITXORE LAKA  gogun euki dou)

14

17

s

d

ad

b

v

aq

ag

x

z

n

txaillatarrak

11-IMG-20140608-WA0255

iu

porrutarrak

Maria Rosa eta

Ekainan 3tik 15ea, ‘Hormak Palestina’ erakusketi

kartelaHHH

7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Erakusketa, Palestinar lurraldeetan jasotako “pintaden” ingurukoa da. Aldarrikapen hauek gurera ekartzearekin batera, palestinar gizartearen errealitateari buruzko gogoeta sortzeko espazio bat garatzea da asmoa, “pintadek” duten balore kultura eta artistikoa nabarmenduz.

Hurrengo, Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere ikusteko aukera egongo da erakusketa (*erakusketaz interesaturik zaudetenok jarri gurekin harremanetan)

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/HORMAKPalestinaOndarroakoUdalErakusketaAretoan.aspx