OSAKIDETZA egoera larrixin herrixan!

Ezta guk esaten douelako, Ondarruko anbulatoxure bueltatxo bat etxi gomendatzen dotzuau, bertako langillik salatu dabe egoera hau eta paetak betetxuez euran eziñegona azaltzeko. Aspaldiko kezki de hau ta gero ta okerraua du eta egunen baten errementa eingo da (ia gauza txarrik ez dan pasaten). Datu konkretuk emoten dotxue, gaurko egunez: 3 Mediku eta Pediatri falta diz Kamiñazpiko osasun etxin eta gañea ordezkoik ezta! Noiz arte jasan geinke egoera hau? Ein ixan douz konzentraziñoik egoeriai soluziñoik eskatzeko, eztozku jamonik ein. Kalea urteten jarraitxu bikou bestelan egoeri okertzen jungo da. Osasungintzi gaxoik da Ondarrun!

Maiatzak 18 (zapatu) XXIII. ANTXOA EGUNE!

Zapatun ospatuko da herrixan ANTXOA EGUNE!. Aurtengo kartela Amaia Egañak ein dau; emakume batek Antxoa Eguneako eindako bigarrena da. Lelengoku, lehen ediziñoirako, Nekane Akarregik ein ban. Aurtengo Antxoa eguneko omendu, Antxustegi familixi ixango da ta Zilarrezko Antxoi jasoko dabe herri eta itsas ondari zaintzeko egindako lanatxik. Hamendik, Zoixonak omenduai!

ANTXOA EGUNEko egitarau de azpixan ikusiko dozuena. Gozatu egunaz!

Martxan da Posta bozka Europar hauteskunditako!

Ekainan 9xan Europar parlamenturako hauteskundik ixango diz. Egun horretan herritxik kanpo bazaz (edo oporretan zazelako edo biharra dakazulako edo…), ein posta bidezko botu. Herrixan hasitxe gaz korreosko botuk bideratzen ta Bilgunin ordutegixe zehaztute da, edozer zalantza euki ezkeo hurreatu berta edo deitxu azpixan agertzen dan telefono zenbakire. Gogoratu posta bidezko botu eskatzeko azkanengoko egune Maiatzak 30a ixango dala. Maxatzan 9 xan guk, ORAIN ERREPUBLIKAK!

Eskubide Sozialan alde gaur be Alamedan!

PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzeko batu diz gaur be Alamedan herriko Pentsionistak. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 137 herrittar jarri diz (tartin alkati eta bi zinegotzi). 20 minutuko egonaldixe eindabe (beti lez) eta astin egon dizen ta egongo dizen barrixak entzun ondoren (Hainbat udaletan aurkeztutako moziñik onartute gero hurrengoko pausuk EAEko gobernu barrixai euran eskakizunak aurkezti ixango da, Antxoa egunin M-18xan, eskualdeko elkarretaratzi eongo da kalekutzeko eskillaretan, horrez gain boletuk hasi diz saltzen Europar batasuneko herrietako pentsiodunen topaketak finantzixateko,...) datorren astelehenin be osteabe bertan batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!