Datorren urrixan 3tik 12re, Uxukuk Bitxoren biharrakin erakusketa bat ipiñiko dabe Alamedako erakusketa aretun. Hau ekintziau aprobetxauaz, Artelanekuok be fetxa horretxetan pentsarou etxi Bitxorei pentsata geunkan omenaldixe. Holaik bateratu eingo gendukez ekintza bixok, erakusketi eta omenaldixe.
Jente asko etorri gasku Artelanekukana galdetzen omenaldixatxik, edo “konta neuaz” edo “gauzatxu bat dakat preparata” esaten.
Idea guztik bateratzeko eta omenaldiko eskaleta bat preparateko batzartxu bat etxen barou?
Afunta agendan: IRAILAK 10, EGUAZTENA, 20:00etan Kofraxa Zaharreko 2. pisun.
Zure ingurun ezautzen bazu baten bat interesata euki leikena, esaizu eta datorrela bera be, fale?
ARTELANEKUK
Egilea: turrune
Abuztuak 25, 27 eta 29 ikastaru: senegaldar borroka libri
Irailak 13 (zapatu) txapela burun eta ibili Ondarrun!
Abuztuak 29 eta 30: Gabeko izarrak aldizkarixan 1. urteurrena
Kamiñazpin be ospatu diz Andramaixak!
Epailin agindduz, udalak presuk etxea ekarteko eskatzen daben kartela kendu bir ixan dau
Espainiko gobernuk denuntzixi ipini, eta epailik errezoi emon: udaletxeko horman dan murala kendu ein bir dela terrorismu goraipatzen dabelako.
Ba guk pentsaten dou ondarrutar gexenan iritzi bat ordezkatzen dabela: Euskal presuk Euskal Herrire ekarri bir dizela.
Jakinddouenez, udala alternatibak aztertzen dabil. Laster notizixa gexa.
ERNAIn iritzixe, matxismun kontrako muralan ingurun
Aupa gazte ta ez hain gazte:
Herrixan ein dizen muralan ondorixoz sortu dizen tirabiran ingurun pare bat gauza dakauz esateko.
Udin etorreriaz bat, mikromatxismu lantzen hasi zan Ernai. Lelengo ta behin mikromatxismu zer dan azaltzi de inportanti. Egunerokotasunin normaltasun guztiaz onartzen dizen jarrera matxistak diz, askotan ikusezinak. Adibide argixena erabiltxen douen hizkeri de, adibidez neska bat jantzitxe dun moduatxik guarra deitzetzauenin, edota neska bat hainbat mutileaz lia eta puta deitzetzauenin, aldiz mutile egoera bardinin puto amu ixango litxake.
Hainbat ekimen ein douz honen gaixan ingurun, honen artin 100 gazte baño geuxauaz ein douz elkarrizketak. Muralak etxen be parte hartu gendun. Gure asmu zeresana emon eta mikromatxismun ingurun eztabaidi sortzi zan, benetan pentsaten douelako feminismun bidin pauso asko dazela emoteko, eta gaztiok horretan asko dakau etxeko eta ikasteko. Gu prest gaz eta gogotsu ga gainea.
Azkenik nahi dou esan gure intentzinoi ez zanela hau muturreko egoeri sortzi, eta gitxiaua eztabaidi horrenbeste desbiderati, gure asmu ez zan konfrontaziñoi sortzi, benetan bixi douzen egoera injustun aurrin hausnartzi baño. Argi nahi dou laga, guk muralan ondorixoz pasa dizen gertaeretan ixelako zerikusirik ez douela euki.
Beti agertu ixan gazen morun, danon iritzixak entzun eta alkarreaz biharra etxeko prest gaz. Beste baik,
Ondarruko Ernai
Agur andramaixai datorren urtea arte!
Listo, amatxu diz jaxak. Batzuntzako luziei ixango zin, bestintzako motzei. Baine gexenok ondo pasako gendun, hori ziur!
Ah, eta ahaztu aurretik Leokadiai gauza bat nahitsau esan: zeinek esan dau guapo edo guapa ezin leikela deitxu? Klaro deitxu leikena! Baine ezinddana da neska baten atzetik guapaka ibili baboseaten eta akosaten, natxe neskik jamonik ez ein. Hori ez! Akosati ezta ligati!
Gora andramaixak!
(Eskerrik asko Eneko, Fernan, Itxaso eta Ainhize argazkixakatxik)
Kalanditxik bixalduskun iritzi bat, jaxan ingurun
Hauxe iritzixe jaso dou Kalanditxik. Errezoirik ez gako falta. Ia datorren urteako…

Esan bir dou Castellersak zaharran egoitza aurrea jun zile, eta hori eskertzeku ixan zala bertan dazenantzako. Detaile politxe!












































