Egilea: turrune
‘Buru handien mendekua’, KX proiektun aurrerapen bideu
Azarun kaleratuko dabe lan barrixe Xabier Iriondok eta Keu Agirretxeak alkarreaz. KX proiektun Kirmen Uribe, Mikel Etxaburu eta Josu Eizagirre (bideo honen egili) kolaboratzaile modun eukitxue.
Xabierrek azkan 20 urtitan Italin ixan dizen proiekto musikal ausartenetan parte hartu dau eta Afterhours talde ospetsuko kidi de. Keu gitarrajole eta abeslari ondarrutarrak ibilbide luzi dauke, azken 24 urtitan UEK, Governors, Etsaiak edo Fjord lakoxe talditan egon da.
Hamen aurrerapen bideu:
Irailak 10 (eguaztena) Bitxorei omenaldixe preparateko bigarren batzarra
Ibon libre lagateko eskatu gendun atzo beste behin
BARRUKO BORROKA kanta barrixe
Ondarrun abeslai onak dazela iñok ez dau zalantzan ipintxen, hamen zeuentzako gure eskuta ailla dan abestixe.Esan birde kantaten dabenak atxe eta alabi dizela, merezi dau entzuti.
IBON ETXEA ekarteko, iraileko egitarau
Ondarrutarrak KONTXAko banderan!!
Bixar eta datorren domekan, betiko modun, Ondarrutar askok jarraitxuko dou Kontxako estropadak. Gainera, azkanengo urtitan gerta dan modun, aliziente berezi bat eukiko dau gutariko askontzako, bertan, BOST ondarrutar egongo dizelako: Nagore Osoro eta June Aranbarri (Zumaia), Mikel Azkarate (Orio), Alain Kolunga (Urdaibai) eta Jon Iriondo (Portugalete).
Seguru ez gakuela faltako animoik, bakotxak defenditzen daben kamisetan atzin dazenan gain, Ondarrutar askorenak be ez dizela faltako.
ANIMO ETA ZORTE ON BOSTOI!!
IBON IPARRAGIRREn aldeko sinadurak erun dotxu Madrilea Ondarruko alkatik
Argia Ituartek eta Rakel Eluk, Ondarroako alkati eta alkateordik, herrixan batutako 2 500 sinadura erun dotxuez gaur Madrilea, Espetxe zuzendaritza. Ibon Iparragirren askatasune eskatzen ben sinadurok. Arduradunaz (Jose Luis de Castro) batzeko aukeraik ez dabe euki bidai baten eualako; halan da be, beraz eoteko beharra agertu dabe Ibonen egoeri zein larrixe dan jakinarazteko.
Lekatxoko ANTZAR egunin be ENEKO etxea ekarteko eskatu dou
BECen konzentrazinoi Ukraniko faxistan kontra
Herrittar batek idatzi eta argazki sorti bixaldusku atzo arratsaldin BECen(Barakaldon) eizan mobilizaziñoi dala ta:







