Europako hauteskunditako korreosko botu nahizu ein?

Ondioik sasoiz zabize korreosko botu etxeko Europar hauteskunditako. Ekainak 9 xan Europar parlamenturako hauteskundik eongo diz. Egun horretan kanpoa juti pentsata badakazu edo kanpun bazabiz biharrin edo beste motiboren bateatxik ez bazaz herrixan, guk lagundukotzuau bozkatzen. Hurreatu Ondarruko EH Bilgunea (Alde zaharrin, Kebab jantoki aurrin) azpixan agertzen dan ordutegixan edo deitxu behian agertzen dan telefonure. Gogoratu Maiatzak 30a dala atzanengoko egune (ez laga azkan momenturako). Ekainan 9 xan ORAIN ERREPUBLIKAK!

49 urte eta gero KOLDO ARRIOLA ARRIOLA gogun!

1975. urteko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko goxaldin institutuko ikasle talde bat kurtso bukaerako afatxatik 34re ixuzela, Guardia Zibilan koartel paretik pasaten zin bitxartin, txakur batek Koldo Arriolai koartelea sartzeko aginddu emotzan. Koartel madarikatu horreta sartu eta segundu gitxire entzun zan 19 urteaz Koldoi bixitxi kendutzan tirun soinu. Plastikozko poltsa baten sartu eta zamarran kamioin altza eben Koldo kanposanture. Familixiai ixe argirik esan ez eta handik ordu batzuta lortuben euran semin gorputze etxea eruti…

Hilketa hau inpune gelditzeko ahaleginak hasiera hasieratik ixan zin nabarmenak. Koldon ama Zelestina beran lagun bateaz koartelea jun zanin Hidalgo kapitxanak baieztatu eutsen Koldon hilketi eta Imanol Oruemazagak 2000. urtin batutako testigantzetan Koldon ama koartelea lagundu banak hauxe diño: «Cuando pedimos mas precisiones, se nos dijo que iba cantando en voz muy alta y que al llamarle atencion había respondido groseramente. Despues de entrar, según la versión policial, Arriola habría empujado al guardia civil y como consecuencia del empujón el arma habría disparado. Solo había sido un tiro, pero le había matado al chico instántaneamente.» Hauxe ixan zan bertsiñoi ofizialan eta guzurran hasieri.

Gure betebeharra dou, bertsiñoi ofizialak ezkutun eta inpune mantendu nahi ixan daben histoixin zati honek lantzi eta egixe azalea ekarti. Estatun eta inddar polizialan gehigikerixan ingurun geure memoixi ez badou lantzen, beste batzuk eurana inposatuko dosku!

Itoiz musika taldik “Hilzori II” abestixe eskeini dotsan euran ikaskidi ixan zan Koldoi.

MIREN ARRIOLA ARRIOLA lagun eta kidi jun gazku!

MIREN “ARRIXA” zan gutzako, emakume fin eta borrokalaxe ixan da bere bizitzan. Egun señalaun esazku agur, beran bixitxako ildo bat ixan dan urteurren bexperan, bixar beteten dizelako KOLDO ARRIOLA ARRIOLA hil ben 49. urteurrena (aurtengo Gudari egunin beran hutsuni igarrikou, KOLDOn argazkixe eskutan hartute). Sasoi gogorrak eta politxak bixitxi toka gakon Mirenei, zapalkuntzin aurrin ixilik ez zan iñoiz geatu, Frankismo garaixin errepresiñoi hurretik sentiu ban, bikote kidi proiekto empresarialan sorkuntzetan (Cikautxo, Kide…) parte ixan zalako gerrixe estutu beharra jasan ixan ban. Ume biren ama ixan arren, Herri mugimendutan be parte aktibu ixan zan, Artabide kaleko Herri Batasunako taldin, EGINen sorkuntzan be burubelarri, Zubi Zahar herri ikastolan be esko bat botateko beti prest, Kresalan be zer esanik bez… Ondioik gogun dakau beran irudixak Herri Harresixan, urtik euki arren iñok pentsa baban kikilduko zala, han ikusi gendun lelengoko ilaran.

1991ko Martxoak 31an Iruñan Aberri eguneko argazkixin

GUDARI egunin KOLDOn argazkixe eskutan hartute.

Herri Harresixan

TURRUNE etxen douenon partetik muso handi bat nahi dotzuau emon etxekuoi, hutsune hori kostako dalako beteti jakiñangain gazelako. Eskerrik asko danatxik, Betirarte MIREN!

*Bixar (baixaku) arratsaldeko 4tatik 7rak arte ixango da hilbeila Gardotzako beilatokixan.

KAMIÑAZPIko jaxak 2024!

Onezkeo ikusiko zenduen aurtengo KAMIÑAZPIko jaxan egitarau kaleko paetetan, bañe trankil ez badozue ikusi hamen dakazue. Maxatzak 31 (baixakun) emongotze hasieri eta zapatun (Ekainak 1) egun osun tzir pilla bat ekintza eukikouz. Danetatik eukikou, Play-backa, kontzertuk, bazkaxe, jolasak, zini, pala txapelketi…ezta eongo aspertzeko astirik. Kamiseti soñin ta ia egueldixe lagun dakauen! Ondo pasa!

PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Astelehenetako ohitxuriai jarraitxuz gaur be Alamedan ikusi douz herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun batu diz pankarta atzin 127 herrittar eta 20 minutun egon diz bertan. Pentsiñoi duiñak eskatziaz gain, herriko Anbulatoxun dan egoera kazkarraz arduratute agertu diz. Herrixan firma bilketa bat etxen hasitxe daz eta eurak be bat eindabe ekimen horreaz. Horretaz gain Anbulatoxuko langillik egunero elkarretaratzik etxen hasitxe daz (goxeko 10etatik 10 eta 10 bittartin) eta jenti animaten dabe berta hurreatzeko Elkartasune erakusteko. Datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!