Egilea: turrune
Entzun Bitxorei buruzko irratsaiu Radixun
Atzo Radixun Bitxoren familixakuk eta lagunak batu zin, beran bixitxiai buruz berbetan. Elkarrizketa oso interesanti. Radixun orrixan ahal dozue entzun: http://www.radixu.info/podcastak/azken-mohikanoak
ZALDUPEko asteburuko partiduk
ARNAITZ BURGOA Hawaiko Ironmanen
Hauxe da kirol agendan irakurri douena:
DATORREN ZAPATUN HAWAIKO IRONMANEAN PARTE HARTUKO DAU ARNAITZ BURGOA ONDARRUTARRAK!!
Aurretik, zehazki, 1990ko urrixan15in, DINA BILBAO triatleta ondarrutarra ixan zan, ez bakarrik Ondarruko lehenengo emakumi, baizik eta estatu mailako lehenengo emakuni Hawaiko triatloi parte hartzen.
Gero, 1999ko ediziñoin, SEBAS LERTXUNDI ixan zan lehenengo gizonezko ondarrutarra Hawaiko ironmanin.
Jakina denez, Hawaiko Ironmanin ezin dau edozeñek parte hartu, hau da, bertan parte hartzeko aurretik sailkatzi lortu birde. Eta ezta bat ere erraza!!
-Dinak, Rotheko ironmanin, 10:42:15 denboriaz
-Arnaitzek, Frankfurteko ironmanin, 09:06:15 denboriaz
DINAK bere lehenengo Hawaiko ironmana 12 ordu pasautxun eiban. SEBASEK, aldiz, 9 ordu eta 49 minutun eiban,
beraz, ongun, hirugarren ondarrutar batek parte hartuko dau (bertan da daneako, ezinbesteku baita aurretik aklimatati). Arnaitz, kriston markiaz du. Ilusiñoi handixaz. Ikusikou zelan urtetetzan proba bildurgarri honek (3,8 km igaixan, 180 km bizikletan eta 42 kilometro korrika).
Ixan leike gauzak berak espero daben modun ez urteti, aldagai askoren menpin egongo dalako. Bañe halandabe, ondarrutar gexenok, harro egongo gaz geure herritar bat bertan egon dalako. Lena be egon giñan Dinaz zein Sebaseaz, eta ongun be egongo gaz Arnaitzeaz. Marka guztin gañetik balorakouelako han zapatun egoteko, zelako dedikaziñoi, esfortzu eta sufrimentuk dazen atzetik.
Frantzik 6 urteko kartzela zigorra eta 1500 euroko isune ipinitsa XABI ARANBURUai
47 urte ta gero, CHEk bixik jarraitzen dau
Bixar urriak 9, beteko diz 47 urte CHE GEVARA garbitxu bela Bolivian. Argentinarra jaxotzez Kubatarra bixotzez, munduntzir iraultzalli (Kongo, Bolivia,..), sinbolo bat bihurtu de belaunaldi askorentzako. TURRUNEtik gure omenalditxo hau berai.
















