Errigora, Nafarruko hegoaldin euskeri bultzatzeko

DSC_0515Askotan esaten dou Nafarru hegoaldin euskeri oso txarto dala, laguntza baik, ofizialtasunik baik… baine eztou jakitxen zelan lagundu. Hamen dakau aukera eder bat. Aurreko urtin latxeik, aurten be Nafarru hegoaldeko produktukin einddako otzarak erosteko aukeri da. Dirun zati bat euskeri bultzatzeko ixango da, eta bide batez Nafarruko nekazarixai be laguntza bat emongotsau. Otzari eskatzeko email bat bixaldu ondarroa@errigora.org helbidea, edo bestelan Aldatzatik, AEKtik, Zubi Zahar ikastolatik edo udaletxeko errejistrutik pasa. Ixez diro asko batu zan, ia aurten be…

5 urteko espetxe zigorra emotse KEMEN URANGAi

OLYMPUS DIGITAL CAMERAJun dan asteko epaiketin barri emon genizuen eta gaur sententzixin barri euki dou: 5 urteko kartzela-zigorra emotze Kemenei. Urte bi barrun pasatu dotxunez, 2017ko abuztun beteko dotxu bost urtik eta guaz eongo da urte hortako ondarruko jaxetako.

Epaiketi “ondo” jun zan. Ia 50 lagun bildu ginan bertan eta Kemen oso ondo ikusi gendun. Abokatuk oso lan ona ein ban, bañe, badakixue, arbitrun kontra eitti oso gatxe da, eta, KEMENen askatasune amestu gendun arren, 5 urteko kondena, kolaboraziñoiatxik emon daiteken kondenaik motzena da, beraz, horrei eutsi beharko dotzau.

On, ikusiko dou ia noa bixaltzen daben eta emongo dotzuau horren barri.

Bittartin, eskerrik asko danoi eta besarkada handi handi bana!

Azaroak 1 (zapatu) bildotsan zozketi

Bixar, hillan 1a, ELKARTASUN ZOZKETI antolatu re. Goixeko 9:00xetatik eguerdiko ordu 2 txerdixeta, taldekuk BILDOTS BATen zozketako boletuk saltzen egongo diz Kalekutzeko eskilletan. Euro baten truke, lau numeron jaue eingo zaz. Zozketi, zapatun bertan eingo ra, ordu 2 txerdixak aldea Zubi Zaharreko aurrin. Toka ezkeo, txikiteutik etxea altza bir karritun bille, premixu karriateko! Etxassss! Eskerrik asko! image

Zelaku de fibrosi kistikuaz bixitxi?

Fibrosi kistiku gaixu dakarren lagunakin biharra etxen daben elkarti re ARNASA. Eta Ondarrun 9 urteko neskatxu bat dakau honetxeaz gaixuoneaz. Azarun 8xan jaialdixe eingo ra Ondarrun, 17:00etan Irrien Lagunak-en laguntziaz. Herriko talde ezberdinetako ordezkaixak koreografixak preparaten dabiz jaialdirako. Behiko bideuan, gaixo honei buruzko informaziñoi gehixa topakozue.

Inoiz ahaztuko ez dudana

image

Urte asko pasa diren arren (1969tik hona…), inoiz ezin izango dut ahaztu bizi izan nuen egoera latz hura. Frankismo garaian, zazpi aldiz atxilotu ninduten eta nire egoera hartan, lau kartzela ezagutu nituen. Kartzelako egonaldiak, ordea, hauek izan ziren: bost aldiz egon nintzen Basaurin, hiru Burgosko penalean, bi Carabanchelen (Madrid) eta bat Jaenen.

Atxilotu ondoren, askotan izan nintzen torturatua. Baten, hamabi egunez egon nitzen inkomunitatuta.

Torturatu eta gero, epaile militar instruktore baten aurrera eraman ninduten deklaratzera. Bera komndantea zen. Argi esan nion torturatu egin nindutela, nire itxurak behintzat hala erakusten baitzuen. Hori horrela, epaile harek nire deklarazioan ez zuela ipiniko ni torturatua izan nintzenik, eta eztabaida batzuk izan ondoren, “bajo coacción” jarriko zuela komisaldegian egin nuen aitorpena, eta legearen aurrean horrek ez zuela baliorik. “La declaración tienen que ser voluntaria” esan zidan. Ba, zenbat eta zenbat ote daude kartzeletan ilegal? Lehen eta gaur egun ere, denak.

image

(Jesus Mari Aramaio Jaeneko kartzelan, 1971an)

Kartzelan nengoela, momentu oso latzak bizi izan nituen. Andoni Arrizabalagari ezarri zioten heriotz zigorraren berri Carabancheleko kartzelan zegoela eman zioten. Elkarrekin ginen. Biok gero, Burgosko penalera eraman gintuzten. Epaiketa militarra izan genuen bost ondarrutar hauek: Iñaki Gartzia, Andoni Bedialauneta, Iñaki Uribe, Andoni Arrizabala eta neuk.

Akusatuen aulkian ginelarik, epaile militarrak, Andoni Arrizabalagari deitu zion, eta honek, entzungor egin eta eserita jarraitzen zuen. Epaile berak, bigarren aldiz luzatu zion deia. Tentsioa nabarmena zen gela hartan, arnasarik ere ez baitzen entzuten. Ahopean, zerbait aldatu egin behar zela esan nion nik Andoniri, eta berak honela erantzun zidan: “Neure buru matxerot, baine Euskal Herrixe matxia!”. Andonik, epaileari hau esan zion: “Ni, Andoni Arrizabalaga naiz, eta tribunal hau ez dut onartzen, eta ni bakarrik herriak epaituko nau”. Adierazpen hauek egin ondoren epaile militarren aurrean, kristona montatu zen gela hartan, aldean zeramatzaten sableak ere ateratzera zihoazela ematen zuen. Ondoren, fiskalaren hitzak: “si quieren la independencia que les lleven a una isla volcánica para que se mueran como perros hambrientos”.

Europan, eta gehien bat Euskal Herrian eman ziren mobilizazioei esker, Andoni Arrizabalagari heriotz zigorra kendu eta bizi osorako kartzela ezarri zioten. Handik urteetara, Franco hil ostean izandako amnistiak kaleratu zuen.