IOSU URIBETXEBARRIA hildde

Gaur gabaz hildde IOSU. Euskal preso politikuk 2012xan urten ban kartzela-ospitxaletik eta ARRASATEa buelta eiban. 2005in topatzen minbizixe, eta ordutik gaxotasunai aurrea ein bir ixatsa. Euskal Herrixak ez dau albo batea lagaten beran presuk, eta gaur honetxek kartelak agertu diz kalitan, ONDARRU tartin.

josu 1Bixar ARRASATEn hilleta zibille eingo dabe eguerdiko 12:00xetan.

Ondioik gaxoik dazen 10 euskal preso daz gatibu. Etxin egon bir diz! Giza eskubidik, konponbidi, baki. Bixar arratsaldin danok Donostire.

Gaur goxeko irudixe ONDARRUko gudarixan monolito aurrin:

2015-01-16

josu 2

Askatu elixin loturetatik

Aurrea jarraitzen dau Ondarruko ERNAIk darun kanpañi Elixin loturetatik askatzeko (jaxo ta segixan sozixu ein, baten bateaz bixitxea juti nahi ixan ezkeo altaratik pasa biharra, gure lanaz irabazitxako soldata zati bat Vaticano aldea inpuesto lez, mundu honetatik jun aurretik  agurre be nun? ba, etxe handixin…). Gaur bertan hauxe pankarti isei dabe Turismo bulego ondun.

askatu elixatikKanpaina honei amaieri emoteko apostatateko kanpaini eingo da.

Zer da apostatati? Apostatati, inposatutako erlijinoiai uko ein eta ordena erlijioso horren parte ixatiai uko etxi de. Gure kasun elixa katolikoko kide ixatiai uko etxi.
Prozesu hau etxeko tramite batzuk bete birdi. Hori etxeko maxak ipiniko di alde zaharrin (Urt. 15, 17, 22 eta 24an).
Dni-xan kopixa bateaz nahiku de.

Anima eta askatu elixin loturetatik. Apostata zatxez!!!

Ez bota zamarrik itsosa!

Eguzki talde ekologistik bixalduskuz honek argazkixok. Ikustezuen latxeik, hondartzan itsosa botatako zamarrak agertzen diz egune jun eta egune etorri. Txarrena da horrek zamarrak desein etxen dizela itsosun, eta partikula toxikuk soltaten juten dizela. Horrek partikula toxikuk geure platerin amaitzen dabe arraine jaten douenin.
Zainddu geure itsosu eta ez bota zamarrik ureta!

image

image

image