Gutzako IÑAXIO SAGASTA, danan gañetik ABERTZALI, 86 urteaz jun de gure artetik. Sagasta modun ezautzen bagendun be, ixatez Axunaneku zan, Sagastaneku andri zanelako.
Ofizioz, gazte-gazte arrantzale sasoi haretan ohiku zan modun. Lelengo semi jaxo zanin, umik hazten nahi zitxuzela ikusi eta Sagasta Enea jatetxi irai ben Artabiden (debekuai aurre egiñaz).
Zemat leatz, atun, zapo… ikatzetan erre daben ezingo genduke zenbatu. Jatetxez gain, Euskal Herrixan askatasunan aldeko ezkutuko borrokalaxan kokaleku ixan zan Sagasta jatetxi (hango paetak berba engo baleuke!). Estatuko indar parapolizialak jakitun zin Iñaxiok zelan pentsateban ta bera beldurtzeko hainbat gutun bixaldutzen, berak jaso, salatu, ta len baño gogorraua bihurtu zan.
Holan dakarrezen 3 seme-alaban ondun eta herri dinamiketan be ibili ixan ahal ban. 1970in, El Correo Españoleko hainbat egunkari erreteko ekimenin parte hartu ban Alamedan eta kartzelaratu ixan zan Basauriko espetxin beste hainbat lagunekin batea (tartin beran andri) 10 egun ta gero askatu zitxuezen.
Herri ekimen desbardiñetako partaidi ta sustengatzalli: Kresala kultur elkartin edo Zubi-zahar herri ikastolin babesletako bat. Ezker Abertzaleko ekimenetan presente, zer esan preso, iheslai ta deportatun aldekutan.
Ez euan manifestaziñoirik beran diarrotsa entzuten ez zanik, Herrera de la Mancha, Paris… Kontxintxina jun bihir bazan be!
Kantati be oso gustoku ban, lagun artin ibiltxi zer esanik bez.
Presun aldeko Santa eskin urtero urteteban.
Egin itxi benin be hor ibili zan diru batzen Gara sortzeko. Ta zer esan Plazagañin…Arrantzale egunin atune erreten fin beti.
Urtza (alabi) kartzela erun eutsenin hartu ban golpiai be ein eutsan aurre, etxea etorri te Zubi Harresixan barriro alabi zelan eruten eutsen bixi bihir ixan ban, beran gogortasunin herri oso baten babesaz gozatute.
Danak etxea ekarri arte hortxe beti, gaxotasune ailla eta urte betin barrun erun dabenearte. Geuaz geatzen diz Iñaxio, zure inddarra, atune erreteko ikatzan trukilluk, eta emondako guzti.
TU-K taldik “plaiko hatxetan” bideo barrixe ata dau. “Tuka esaten da” disko bikoitzeko bigarren singela. Eskerrak nahi dotze emon aldez aurretik, lan hau aurrea atateko euki daben Konpliziai. Ia gustoku dozuen!
MIKEL ETXABURU OSA idazle Ondarrutarrak azkan liburun oinarritutako poesixa musikatu eskeinikozku ongo zapatu arratsaldeko 8 etan Kofrai Zaharrin. MIKELeaz batea, NEREA ZULOAGA (ahotsa), IRINA ALVAREZ (Bioliñe) eta JON GARDOKI (akordeoi) be bertan eukikouz.
Juan Fernandez Egiguren argazkilaxak 𝐎𝐧𝐝𝐚𝐫𝐫𝐮𝐭𝐚𝐫𝐫𝐚𝐤 erakusketin 2.bildumi dakar Udal Erakusketa areture, Urrixan 31tik azarun 10earte. Hau de erakusketako ordutegixe: astelehenetik domeka, 18:00etatik 20:30eta. Zapatun eta domekan, 11:00etatik 13:30eta be bai.
Alai tabernako arduradunak mezu eta kartel honen bitxartez zabaldu dabe antolatu daben agur jaixan barri:
2023ko ekainin zabaldu genun barriro Alai taberni gazte batzun artin. Hasiera guztixetan eukitxen dan ilusiñoi eta gouaz hartu gendun gutzat barrixe zan erronki, proiekto politiko baten eta balixo batzun baitxan sortutaku.
Halan da be, hasiera guztik dakarre amaiera bat, eta urte ta erdi berandua aiara bide honen amaieri. Zabalik euki douen denporan Alaik guri eta gure komunidadiai emotzan gauza on guztik balixun ipinitxe, kapitulo honei itxieri emoteko momentu dela pentsaten dou. Tabernan bixitxako momentuk eta bertan eon zazen guztiok bide hau politxe ta akordateku ixati enddozue, beraz, eskerrik asko danoi.
Bihir dan morun agurtzeko, hilan 31 eguena, agur jaxe antolatu dou, launartin emoteko itxieri taberniai. Anima geuaz azkanak emotea!
Maskulinitatiai buruzko gogoeta kritiku sustatu nahirik, gixonei zuzendutako ikastaruk egingo diz Etxelilan ikasturtin tzir.
Azarun 12 xan ixango da lehenengoku, indarkeixa matxista mota desberdinai buruzku; gixonak jokabide horiek identifikatu, prebenitu eta desagerrarazteko dauken rolan ingurun hausnartuko da, Emagin Elkarteko Asier Arizkorreta Hurtadoaz.
Parte-hartzeko beharrezku de aurretixaz ixena emoti: Etxelila bulegun, telefonoz edo posta elektronikoz.
Ohitxu gaz astelehen eguerdixetan Alamedan ikusten herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin ta gaur be hutsik ez dabe ein. Gaur 130 lagun batu eidiz bertan (tartin herriko alkati ta bi zinegotzi) esazku antolatzalletako batek. PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzi zilegizku eta beharrezku dalako, datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Urriak 29, martitzena, arratsaldeko 18:00etan Zubi Zahar herri ikastolan eingo da Kamiñazpiko goiko aldeko igogailuai buruzko auzo batzarra. Ondarroako Udalak etxen dau deixe bertako bizilagunentzat, azken batzarrin eurakin adostutako modure.