Azaroak 17 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, TOPONIMICA EUSQUERICA EN EL MUNDO!

Azaruko hitzaldixe eukikou datorren astelehenin, hillan 17xan, Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6 terdixetan Zientziaren giltzak elkartik antolatute. Gaxe, Euskerin inguruko toponimixi munduntzir ta hizlari lez, JOSE MARI UGALDEA DURALDE euskera ikertzalli etorriko dau. Naiz eta hitzaldixan kartelan ixenburu erderaz dan, lasai, EUSKERAZ ixango da ta (hoixe faltako litxake bakarrik). Hurreatu ta gozatu dakixenaz!

Gaur, Azaroak 13 (eguena) TORTURATUn sarin aurkezpena Kofrai Zaharrin!

Bada urte bete gai honen ingurun (TORTURI) hasi zile batzen hainbat lagun Ondarrun ikusirik herrixan pillo bat lagun pasa ixan dizela komisaldegi desberdiñetatik (Guardia zibillak, Polizixa Nazionalak edo Ertzañak). Hori kontutan hartuaz batzar bat antolatu dabe gaurko  arratsaldeko 6:30xetan Kofrai zaharrin, ta zabaltzeko eskatuzku. Edozein garaitxan eta edozein gorputz polizialengatik TORTURATUA ixan dan norbait ezautzen badozu, pasa mezu hau eta gonbidatu aurkezpen honeta.

*Batzar iraixe da.

PENTSIONISTA nekaeziñak BORROKAN!

Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTA borrokalaixak. Beti lez, 12xak puntun zabaldu dabe pankarti (GUTXIENEKO PENTSIÑOI/GUTXIENEKO SOLDATI) ta beran atzin 97 herrittar batu diz, eurakin batea udal ordezkari bat (EHbilduko zinegotzixe). 20 minutuko egonaldixe ein dabe ta astik emon daben barrixak zabaldu dotxuez.

Ixan be, azaldu dabe Nafar gobernuk 2026rako aurrekontutako akordixu onartu dabela pentsiñoik 1100 euroarte konplementateko eta 14 ordainsaritan ixango dala. Horrez gain, urtin 17000 eurotik behera irabazten dabenai IRPF-ik ez aplikati be bai. Salatu dabe Nafarrun ein leikena ia zeatxik ezin dan ein EAEn, Eusko Jaurlaritzak esaten daben latxeik. Leku baten ein leike eta bestin ez?

Hortik aparte, konta dabe EHPM-ko Emakume Pentsiodunen V. asanbladi eingo dala azarun 21in, Gasteizen, eta horren antolakuntzan dabizela.

Amaitzeko, euran bertsuk kantatxuez eta hurrengo astin barriro batzeko deialdixe ein dabe. JO TA KE LORTU ARTE!!!

Saharar kanpamentutako eskola mateixala lagateko azkanengoko egunak

Beste urte batez Yaalah elkartik Saharar errefuxiatun kanpamemtuta bidaiatuko dau Bir Ganduz proiektuaz jarraitzeko.

Bidai hau aprobetxatuz, bertaratuko dizen dozena bat kidek euran boltsetan mateixala eruteko aukeri eukiko dabe, eta elkartin helburu ahalik eta mateixal gexen batzi de.

Bilketa puntuk azaroak 11 arte egongo diz herriko ikastetxitan eta KURIKE eta IDIAKEZ dendetan.

Azaroak 8 (zapatu) HARRERA elkartin aurkezpena Kofrai Zaharrin!

On dala hamahiru urte sortu ben HARRERA Elkarti ( Euskal PRESO ta IHESLAI politikuk etxeratze errezteko tresni). Euskal preso politikun egoeri asko aldatu de denbora gitxixin, ta horrei aurrea etxeko, ‘5.000 baietz!’ kanpañi martxan ipini dabe elkarteko kidik. HARRERAn eginkizunaz, gaur egungo erronkez eta kanpañin nondik norakuaz aurkezpena eingo dabe datorren zapatun Azaroak 8 eguerdiko 12xetan Kofrai Zaharrin.

Gure PRESUn eta IHESLAXAn “behartasunai” eta “aterrizajiai “aurre etxeko ta laguntzeko tresna beharrezku ta egokixe da HARRERA ELKARTI. Danon artin erreza engou, hurreatu entzutea!

PENTSIONISTAK Alamedan beste behin!

12xak puntun zabaldu dabe gaur be pankarti herriko PENTSIONISTAK. Beran atzin, 107 lagun batu diz eta beti lantxeik 20 minutu egon diz. Tartin eon da udal ordezkari bat be bai, EHBilduko zinegotzi eta alkateordi. Tinko erakusten dabe borrokan jarraitzeko asmu daukela eta ez dazela prest erria emoteko.

Emakume pentsionistak be hilan 21in eingo dabe V. asanbladi eta herri desbardinetan dabiz argazkixak ataten bertan erakusteko gero, eurak be hor dazela adieraziz. Jo ta Ke Lortu arte!

Azaroak 22 (zapatu) ASKATASUN HAIZEA manifi Bilbon!

Urtero latxeik aurten be Bilbon batuko gaz Azaroak 22xan arratsaldeko 5:30tan La Casillan, Euskal Herriko abertzale, ezkertiar eta independentistok. Gure herrixak bixi daben oldarraldi erreakzionaxuai hortzak erakusteko sasoi heldu dela ereisten gazkulako eta erronka barrixai herri lez aurre einbitzauelako ASKATASUN HAIZEA! manifestaziñoire juteko deixe eindabe azpiko argazkixan agertzen dizen Ondarruko herrittarrak. Bilbon elkar ikusiko gaz!